Nire aurkezpena


  Nire izena Sara Chaves da eta Irakasle eskolako laugarren mailako ikaslea naiz. Blog hau Adierazpen eta komunikaziorako IKTak ikasgaian sortua da 2017-2018 ikasturtean, egindako prozesu guztia biltzeko. Beraz, eremu honetan, Hezkuntza, Haurrak, Garapena, IKTak eta nire prozesuarekin lotutako gai eta informazio ezberdina azalduko da.

  Aurten minor auekraketa egin behar izan dugu eta nirea, DRAMATIZAZIOA izan da. Izan ere, betidanik mugimendua eta adierazpena gustatu zait eta minor honek auekra ematen digu komunikazio era ezberdinak aztertzeko. Gainera, 5 hizkuntza ezberdinak lantzen dira: Musika hizkuntza, Arte hizkuntza, Gorputz hizkuntza, Ahozko zein idatzizko hizkuntza eta teknologia berriak. 

  Ni bereziki, Arte eta Gorputz hizkuntzak dira hoberen maneiatzen ditudanak. Txikitatik marraztea eta dantzatzea gustatu zait eta gaurarte, honekin jarraitzen dut. Marrazketaren aldetik, marrazketa eta margoketa klaseetara joaten nintzen zortzi urte nituenetik hamar urte izan arte. Eta ondoren, batxillergo artistikoa egin nuen Gasteizko Ekialde institutuan. Dantzaren inguruan ordea, hiru urte nituenetik euskal dantzetan nabil. Talde ezberdinetan parte hartu dut eta duela bederatzi urte, Algara dantza taldeko partaidea naiz. Ni ikasi arren, urte batzuk daramat  euskal dantzetako eta dantza modernoko begirale bezala haurrekin, bai nire taldean, bai ikastoletan eskolaz kanpoko ekintzatan. 

  Adierazpenerako eta komunikaziorako bi modu horiek nire sentimenduak transmititzeko balio didate eta horretaz gain tentsioak askatzeko. Dena den, niretzat garrantsitsuena dena ONGIZATEA eskaintzen didate.


Nire bizitzaren laburpena 2017



Irakaskuntza eta dramatizazioa




No hay comentarios.:

Publicar un comentario