GORPUTZ HIZKUNTZA = GORPUTZ ADIERAZPENA
Gorputz adierazpenari garrantzia emanez,
aitortu beharra dago definizio desberdinak eman izan zaizkiola urteetan zehar,
izan ere, Pujade-Renauden (1975) ustetan, gorputz adierazpena norberaren
kontzientziaz ohartzen laguntzen du ea taldeka lan egiterakoan, besteekin
harremanetan jartzeko gaitasuna bermatzen du, entzumena eta tolerantzia
sustatuz. Bestalde, “Gorputz adierazpenak” generikoki gizaki
guztiok bere gorputzaren bidez adierazten duen guztiari deritzo (Echeverria
2013). Adierazpen hau inkontzienteki edo kontzienteki egina izan daiteke eta
gorputzaren mugimenduari erreparatuz, lengoai bat bezala hartzen da, izan ere,
mugimendu bakoitza, ondo ordenatuta, forma eta eduki baten transmisioa lortu
dezake (Echeverria 2013). Honen bidez, haurren gorputz adierazpena
deskodifikatu daiteke baldin eta arreta jartzen bada.
Gorputzarekin
egindako edozein mugimendu, funtzionala izan edo ez, izaeran eragina dauka,
inkontzienteki eginda ere (Alexander 1991). Izan ere, Lapierre eta
Aucouturierrek dioten moduan, ikasle bakoitzaren mugimenduari erreparatzen
badiogu, euren emozio inkontzienteen ideia egin dezakegu, adierazpen
sinbolikoaren bidez erakusten dutelako (Ruano 2004). Gainera, gorputz
lengoaiaren bidez, pertsona baten izaeraren informazio propioa eskuratzen da,
hala ere, askotan interpretazio okerrak egiten dira bakoitzak bere
interpretazio pertsonala egiten duelako. Aipatzekoa da ere, ez hitzezko lengoaiaren
zati bat jaiotzetik jasotzen dela eta beste bat imitazioaren bidez ikasten eta
barneratzen dela. Adierazpena, bete alde batetik, mugimenduaren bidez
pentsamenduaren adierazpena izan daiteke, komunikatzeko intentzioarekin. Kasu
honetan, adierazpen-komunikazioa gorputzarekin egiten da, esanahi bat
emanez (Motos 2001).
ZER DA GARAPEN EMOZIONALA?
Garapen emozionalak zuzenean eragiten du haurraren eboluzio intelektualean, eta
garapen emozional egokiak norberaren sentimenduekiko kontziente izatea suposatzen du. Honezkero, umeek beraien
sentimenduak bizi eta adierazi behar dituzte osotara modu kontziente batean.
Behar emozionalei arreta ematea, gure testuinguruan, ezinbesteko eginbeharra
da. Bizitzako lehenengo urteetan gaitasun emozional jakin batzuk ikasteak
haurraren garapena egokia bermatuko dute bai eskolan bai gizartean. Emozioak,
estimulu baten aurrean erreakzionatzea eta oinarrizko emozio bat zoriontasuna da (Echeverria 2013). Dena den,
kontutan hartu behar dugu hezkuntza emozionala Bisquerrak (2016) dioen moduan,
hezkuntza emozionala hezkuntza prozesu jarraitua eta egonkorra dela.
Konpetentzia emozionalen garapena sustatzen dituena giza garapen tresna bezala,
bizitzarako prestatzea eta ongizate pertsonala eta soziala lortzea helburu
duena. Guztia kontuan hartuta, esan beharra dago, garapen emozionala oso
garrantzitsua dela norberak bere sentimendua ezagutzeko eta erabiltzeko,
besteen sentimenduak interpretatzeko eta hauei aurre egiteko, bizitzan
ongizatea lortzeko eta norberaren produktibitatea bermatzeko gaitasun bat
delako (Goleman 1995).
ZER DA IRRITERAPIA?
Zoriontasunaren seinale irribarrea da eta hori lortzeko irriterapia
erabiltzea da modurik egokiena. Badakigu irribarrearen onuraz gutxi jakin izan
dela, eta honen jatorriaz are gutxiago. Dena den, adituak, irribarreak onurak
dauzkala ziurtatzen dute eta honetako lehenengoa da, honen momentuko ongizatea
irribarre egiterakoan. Horretaz gain, presio arteriala txikitzen du, birikak 12
aire litro mugiarazten dituzte (normalaren bikoitza), beraz, arnasketa hobetzen
du. Bestalde, digestioa hobetzen du, diafragmaren mugimenduekin gibela mugitzen
delako. Guzti hau gutxi balitz, gainoxigenazioa, endorfina sorrarazten du,
begiak malkoekin garbitzen dira, barreak burua bibrarazi egiten du sudurra eta
belarriak garbituz, hemoglobinaren hazkundea eta nekatu itxurarekin amaitzen
du. Eta gainera, ez gaitu barrutik bakarrik onurak sortzen, kanpotik ere, irribarre
egiterakoan aurpegiko 15 gihar mugitzen direlako eta horrek azala gazte
mantentzen laguntzen duelako (Valladares eta Alonso 2006).
Sozializazioaren
ikuspegiari dagokionez ere, esan daiteke hainbat onura ekar ditzazkela. Alde
batetik, taldean lan egiten dugunean, umoreari esker pertsonak elkartzen dira,
hauen artean konexioak sortuz eta taldea indartuz. Honekin batera
produktibitatea bermatu egiten da. Gainera, antsietatea eta tentsioak
murriztu egiten dira sormenari eta irudimenari bidea eginez (García 2002).
Bestetik, ikaskuntza prozesuan laguntzen du eta irakasle-ikasle harremana
hobetzen du (Ruiz 2004).
Aipatzekoa da ere,
intentsitate handiko irribarreak gorputzeko 400 gihar mugiarazten dituela eta
gorputzeko sistema immunologiakoa martxan jartzen duela. Beraz, egunean 100
aldiz egin behar dugu barre. Adituak diote, jarraian bost minutu barre egiteak,
analgesiko bezala funtzionatzen duela. Hori dela eta, azken aldi honetan,
irri-terapia ospitaleetan gero eta gehiago erabiltzen ari dira hainbat
gaixotasun sendatzeko edo hauen hobekuntza bermatzeko (Valladares eta Alonso
2006).
Azkenik, esan
beharra dago, Haur Hezkuntza etapan emozioei garrantzia ematea ezinbesteko
ekintza dela. Konpetentzia emozionalen garapena praktika jarrai bat eskatzen
du, horregatik, hezkuntza emozional hau bizitzaren lehenengo urteetan hasten da
eta bizitza osoan zehar presente egon beharko luke. Haurrak lehenengo honetan
sentimenduak eta emozioak momentu oro adierazten dituzte, era libre batean eta
norbera bere osotasunean. Hezkuntza-sistemak aipatutakoa mugatu egiten du
gizarte ereduan egoki dagoena jarraituz. Guzti hau, ez litzateke gertatu behar,
emozio negatiboak sahietsezinak direlako eta horregatik garrantzitsua da modu
egoki batean emozio positibo eta negatiboak erregulatzen jakitea. Aldiz, emozio
positiboak bilatu egin behar dira baina hauek ez direnean aurkitzen sortu egin behar
dira. Beraz, hauek lantzea ezinbestekoa da, baina ez lehenengo urteetan
bakarrik, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntza, familian,
helduen formakuntzan, komunitatean, erakundeetan, ... konpetentzia hauek garatu
beharko lirateke (Bisquerra 2011).
- IRRITERAPIAN EGITEKO ZENBAIT ARIKETA:
1. Ariketa: Malguki bezala mugitu!
Denbora: 6 minutu.
Deskribapena: Irakasleak musika jarriko du eta umeak, musikaren erritmoari jarraituz, gelan nahi duten moduan mugitu egingo dira (korrika, ibiltzen, dantzatzen,...) Irakasleak musika gelditzen duenean malgukiak bezala salto egin beharko dute, gorputzeko artikulazio guztiak aske utziz eta ahal duten altuen salto eginez.
2. Ariketa: Haserretik irribarrera.
2. Ariketa: Haserretik irribarrera.
Denbora: 6 minutu.
Deskribapena: Irakasleak txalo ematen duenean haur guztiak barrezka hasiko dira eta irakasleak eskua altxatzen duenean berriz, oso serio jarri beharko dira. Jarduera hau hainbatetan errepikatuko da, jarraibideen arteko erritmoa aldatuz. Hau kontrolatuta dutenean, beste keinu bat gehituko diogu, irakasleak besoak gurutzatzen dituenean, haurrak lurraera bota behar dira lotan egongo balira bezala.
3. Ariketa: Emozioen puxikak .
3. Ariketa: Emozioen puxikak .
Denbora: 6 minutu.
Deskribapena: Puxikak eta errotulagailuak banatuko ditugu eta puxikan emozio bat adierazten duen aurpegi bat marrazteko eskatuko zaie (pozik, triste,..). Ondoren, borobilean jarrita puxikak airera botako dituzte eta bakoitzak bat hartuko du. Honetan agertzen den aurpegia adierazi beharko du, eta beste bat bilatzera joan norbera berea aurkitu arte.
4. Ariketa: Kilimen trena.
4. Ariketa: Kilimen trena.
Denbora: 6 minutu.
Deskribapena: Haur guztiak fila batean jarriko dira, bata bestearen atzean. Musikaren erritmora aurrera joan beharko dira, musika azkartzen denean korrika eginez, eta mantsotzen denean poliki ibiliz. Irakasleak “kilimak!” oihukatzen duenean, haur bakoitzak aurrean duen ikaskideari kilimak egin beharko dizkio. Ariketa hau behin eta berriro errepikatuko dugu guztiak makinista izatera pasatu arte.
5. Ariketa: JA! ja!
Denbora: 6 minutu.
Deskribapena: Saioari amaiera emateko, borobil batean eseriko gara eta irakaslea “JA” esaten duenean guztiok barre egin beharko dugu, bakoitzak ahal duen altuen. Poliki-poliki barrearen intentsitatea jeisten joango gara barrea xuxurlatzera heldu arte.
6. Ariketa: Abestu!
Denbora: 6 minutu.
Deskribapena: Haurrak bikoteka jarriko dira, bata besteari bizkarra emanez, eta beraiek ezagutzen duten abesti bat jarriz dantzatu behar dute. Bitartean, ja,je,ji,jo,ju esanez abestu beharko dute, abestiaren letrari jarraituz.
7. Ariketa: Elkarrekin askoz hobe!
Denbora: 6 minutu.
Deskribapena: Borobilean jarrita eta eskuak askatu gabe denok batera, elkarri lagunduz, lurretik altxatu beharko dira. Lehenengo, belaunikoz, Bigarren lurrean eserita borobil erdira begiratuz. Hirugarren,lurrean eserita baina oraingoan kanpora begiratuz (borobil erdira bizkarra emanez). Laugarren, lurrean buruz gora etzanda eta azkenik lurrean buruz behera etzanda eta azkenik
8. Ariketa: Espiga (Irriterapian oinarrizko jolasa).
Denbora: 6 minutu.
Deskribapena: Puzzle bat balira bezala, bata bestearen sabel gainean burua jarriz lurrean etzanda egongo dira, espiga bat sortuz. Lehenengo haurrak barre egiteko modu bat pasatu behar dio bigarrenari (“ja” esanez, adibidez). Bigarren honek, pasatutako barrea gehi berak asmatutako beste bat hirugarrenari egingo dio (“ja”, “jiji”). Eta horrela jarraituz aurrera egin beharko dute azkenekoari barre modu desberdin guztiak heldu arte.
KLASEAN BURUTUTAKO JARDUERAK
2017-09-13 "Gure artean ezagutzen"
- Ibili klasetik eta taldekatu (Bikoteka, laukoteka, ... taldeetan amaitu arte).
- Agurrak (bakoitzak bat egingo du). Eta ondoren bakoitzak berea eta hurrengoarena.
- Jarraian, norbera bere agurra egingo du eta kainuekin gustatzen zaion zeozer.
-Agurrekin egin dugun ariketa berdina, instrumentuekin egiten dugu. Bakoitzak instrumentu bat egin eta ondoren, norberak berea gehi aurrekoaren instrumentua.
- Ondoren, kate bat egingo da instrumentuekin eta aurreko guztiak errepikatu beharko dira.
- Pertsona bat erdian kokatuko da eta gauza politak esango zaizkio.
- Orkestra eta zuzendariaren jolasa.
- Agurrak klasean zehar ibiltzen (agurra gestuekin bakarrik, gero konfiantzarekin, errealeza, denbora asko ikusi gabe egongo bagina bezala, ... )
- Besarkada kolektiboa.
2017- 09-20 "Gure gorputzaren mugekin jolasean"
- Ibili klasean zehar baina leku berberetik pasatu gabe.
- Musikaren doinuaz lasai-lasai mugitu gorputz osoa.
- Bakarrik burua mugitu.
- Bakarrik eskuak mugitu.
- Bakarrik mugitu beso bat, gero bestea bakarrik eta ondoren biak batera.
- Berriro mugitu gorputz osoa.
- Mugitu hezurrak ez bagenitu bezala, hanka paloa bezala, pisua bizkarrean bagenu bezala, ...
- Arnasa hartzean puztu eta arnasa botatzerakoan uzkurtu.
- Bikoteka simetria eta ispilu mugimenduak.
- Pilotarekin bikoteka masajea.
- Pilota bikoteka eskurik gabe oinetatik bururaino igo.
- Pilota alde batera eta bestera eraman alde ezberdinetan kokatuta.
- Bikoteka aurpegia landu " hariak bagenitu bezala aurpegiko atalak mugitu".
- Arnasketa triparekin (puztu eta uzkurtu).
- Erlaxazioa.
2017-09-22 "Gure gorputza eta besteena ezagutzen"
- Bikoteka (amarena egin bata besteari jarraituz berdina egiten).
- Bikoteka bata bestearen itzala.
- Bikoteka bata bestearen ispilua.
- Imnotizatzailea bata besteari aginduak emanez.
- Buztina modelatu.
- Txontxongilo bat bagina bezala, hari ikusezinak dauzkagu eta hauetatik tira egitean gorputza mugitu behar da.
- Siamesak bagina bezala gorputz-adar ezberdinekin pegatuta gelatik ibili.
- Letrak eta hitzak bizkarrean idatzi.
- Masajea etzanda bata besteari.
2017-09-28 "Taldeka lan eginez figurak sortu (2D eta 3D)"
- Trenean taldeari jarraitu leku berdinetik pasatu gabe eta lehenengoari imitatuz. Denbora bat pasa denean, makinista atzera doa eta bigarrena zegoena makinista bezala geratzen da besteak honi imitatuz.
- Hitzak egin bertikalki (pertsona bakoitza hitz bat izanda).
- Letrak egin lurrean etzanda (pertsona guztiak elkarrekin letra bat egin).
- Forma geometrikoak egin talde guztia elkarrekin 2D eta 3Dn.
- Eboluzio bat adieraztea pertsona guztien artean.
- Sumendia adierazi eta honen erupzioa simulatu.
- Taldean objektuak edo pertsonaiak sortu eta beste taldeak asmatu behar ditu.
- Irriterapian erabiltzen den espiga jarduera burutzea (bata bestearen tripan burua jarri eta barre egitea).
- Irriterapian erabiltzen den espiga jarduera burutzea (bata bestearen tripan burua jarri eta barre egitea).
2017-09-29 "Ohiko keinuen erabilera"
- Taldeka eserita ohiko keinuak egin eta besteak asmatu behar dituzte.
- Makil bat erabilita zeozer adieraztea eta besteak asmatzea.
- Paper bat hartu eta honetan jartzen duena mimikaren bidez errepresentatzea.
- Batek imajinazioaren bidez, objektu bat hartzen du eta besteari pasatzen dio taldea zaer den ikusi gabe. Azkenengora iristerakoan, esaten du ea zer heldu zaion. Lortu behar da hasieran pasatzen den objektu bera bukaerara heltzea.
- Batek egunerokotasuneko egoera bat hasi eta bestea jarraitzen du.
- Bikoteka elkarrizketa bat mantendu hitzik gabe.
- Bikoteka jotzen garela imitatu eta kolpeak jaso abiadura ezberdinetan.
- Bikoteka ispiluuaren amaiera aurkitu behar da bata ispiluaren alde batean egonik eta bestea beste aldean.
- Aginduak ematea talde osoari hitzik egin gabe.
- Aginduak ematea banaka.
2017-10-04 "Dramatizazio mutua"
- Taldeko batek zerbait esan eta guztiak errepikatu dramatizazioaren bidez.
- Objektuei ez ohiko erabilera bat eman (kapela=oinetakoa).
- Ondoren istorio bat asmatu guztion artean objektuen ez ohiko erabilera horrekin.
- Irakasleak istorio bat kontatu eta guk antzeztu hitzik gabe (kohetearena).
- Irakasleak istorio bat kontatu eta guk antzeztu hitzik gabe gehi amaiera bat eman (hawai).
- Ondoren, istorio hori beste talde bati antzeztu eta honek soinuak jarri gure antzezpenari eta alderantziz.
2017-10-06 "Objektu baten bidez, pertsonai bat eraiki"
- Egunkariarekin bakoitzak elementu bat sortzen du.
- Norberak elementu horrekin pertsonai bat definitzen du: Ahotsa, keinuak, hizkera, ibilkera, ... bat emanez.
- Sortutako pertsonaia eta tresnarekin, honen ezaugarriak antzeztu eta bikotekideak egiaztatu idatzitako ezaugarriak antzeztutakoen berdinak direla.
- Pertsonaia guztiak elkartuta spot publizitario bat sortu eta beste taldeari antzeztu.
2017-10-13 "Makina eraiki dugu"
- Gela osoan sakabanatuta jarri gara. Orduan, irakasleak, erritmo ezberdinak egin ditu panderoarekin eta gure pausuak honen erritmora joan behar izan dira.
- Panderoa erabilita, irakasleak hainbat erritmo egin ditu eta guk txaloekin berdina errepikatu behar izan dugu.
- Ondoren taldeko bakoitzak asmatu du eta besteak errepikatu.
- Eskuak erabili ditugu eta hauei gehitu diegu gorputzeko beste atalak (besoak, hankak).
- Katua eta sagua jolasa (katu bakarra dago eta hau bakarrik mugitu daiteke erritmo motelekin. Saguak ordea, erritmo azkarrekin mugitzen dira eta katuak saguak harrapatu behar ditu hauek katuak bihurtuz, sagu bakar bat ere ez geratu arte.
- Ondoren, taldeka jarri gara eta talde bakoitzeko partaide bakoitzak, makina bat egin behar izan du mimika eta onomatopeien bidez adieraziz. Besteak hau imitatu behar izan dute.
- Makina guztiak lotu ditugu eta bakoitzak berea eginez, makina handi bat lortu dugu.
- Makina horretan erritmoak aldatu ditugu bakoitzak bere makina irudikatzen jarraituz.
- Makina ibiltari bat sortu dugu.
- Panderoa erabilita, irakasleak hainbat erritmo egin ditu eta guk txaloekin berdina errepikatu behar izan dugu.
- Ondoren taldeko bakoitzak asmatu du eta besteak errepikatu.
- Eskuak erabili ditugu eta hauei gehitu diegu gorputzeko beste atalak (besoak, hankak).
- Katua eta sagua jolasa (katu bakarra dago eta hau bakarrik mugitu daiteke erritmo motelekin. Saguak ordea, erritmo azkarrekin mugitzen dira eta katuak saguak harrapatu behar ditu hauek katuak bihurtuz, sagu bakar bat ere ez geratu arte.
- Ondoren, taldeka jarri gara eta talde bakoitzeko partaide bakoitzak, makina bat egin behar izan du mimika eta onomatopeien bidez adieraziz. Besteak hau imitatu behar izan dute.
- Makina guztiak lotu ditugu eta bakoitzak berea eginez, makina handi bat lortu dugu.
- Makina horretan erritmoak aldatu ditugu bakoitzak bere makina irudikatzen jarraituz.
- Makina ibiltari bat sortu dugu.
No hay comentarios.:
Publicar un comentario