Musika Hizkuntza


1. Entzuketa musikala.
2. Margolan musikala.
3. Kontaketa musikala.
4. Ilustrazio musikala.
5. Ipuin musikala.
6. Gorputz eta musika adierazpena.
7. Dantza.
8. Dramatizazio musikala.
9.Entzuketa-abestia.



1. ENTZUKETA MUSIKALA: 

- Defnizioa: Musika ezberdinen entzuketa aktiboa.

- Helburuak: Musikaren barne elementuak (tinbrea, erritmoa, doinua, testura, forma eta adierazpena) lantzea eta  aztertzea. Eta honekin batera, haurren entzumen musikala lanztea.

- Metodologia: Plastika ariketak, mugimendu ariketak edota musika ariketak egin daitezke. Baina betiere, gutxienez, musika bera 3 aldiz entzuten (lehenengoa motibatzeko, bigarrena ariketa burutzeko eta hirugarrena sakontzeko).

- Erabilitako musikak izan beharreko ezaugarriak: 

  • Iraupena: 3-4 minutukoa.
  • Tinbrea: Musika tresna ongi sumatzen dena eta soinu altuak.
  • Erritmoa: Errepikakorrak eta biko metrikakoa.
  • Doinua: Alaia eta dibertigarria. Do eskalaren barruan dagoena.
  • Testura: Testura mota guztiak erabili daitezke. Doinu lagunduko testurak errazagoak dira.
  • Forma: Ulertzeko errazak diren egiturak "Egitura karratukoak".
  • Adierazpena: Eduki adierazkor handiko musikak.
  • Genero eta estiloa: Klasikoa, modernoa eta herrikoia.



2. MARGOLAN MUSIKALA: 

- Defnizioa: Musika-lan batean oinarrituz, marrazkiak, irudiak, lerroak, zirriborroak, zirrimarrak, etab. egitea musikak iradokitzen duenaren arabera.

- Helburuak: Musikaren barne elementuak lantzea, haurren musikalitatea sormenarekin eta irudimenarekin bat lantzea eta musika plastikarekin lotuta lanztea.

- Metodologia: Gutxienez, musika bera 3 aldiz entzuten (lehenengoa motibatzeko, bigarrena ariketa burutzeko eta hirugarrena sakontzeko).

- Erabilitako musikak izan beharreko ezaugarriak: 

  • Iraupena: 3-4 minutukoa.
  • Tinbrea: Musika tresna ongi sumatzen dena eta soinu altuak.
  • Erritmoa: Errepikakorrak eta biko metrikakoa.
  • Doinua: Alaia eta dibertigarria. Do eskalaren barruan dagoena.
  • Testura: Testura mota guztiak erabili daitezke. Doinu lagunduko testurak errazagoak dira.
  • Forma: Ulertzeko errazak diren egiturak "Egitura karratukoak".
  • Adierazpena: Eduki adierazkor handiko musikak.
  • Genero eta estiloa: Klasikoa, modernoa eta herrikoia.
ADIBIDEAK: 

- T. SAN MIGUEL: LEZAO "No tienes elección".
- MAZAKAZU YOSHIZAWA: ZEN GARDEN "Wind".
- JHON WILLIAMS: STAR WARS (I): Batalla de los droides.


Tomas San Miguel "Noche de San Juan"




Daniel May "Metal"







3. KONTAKETA MUSIKALA: 

- Defnizioa: Entzungo dugun musika-lanaren inguruko istorio, narrazio, deskribapen, testu, olerki, etab. asmatzean datza kontakizun hau. 

- Helburuak: Musikaren barne elementuak (tinbrea, erritmoa, doinua, testura, forma eta adierazpena) lantzea eta  aztertzea. Eta honekin batera, haurren entzumen musikala eta sormena lanztea.

- Metodologia: Erabilitako musika lanaren, honen forma-egitura eta adierazpenaren ezagutza eskatzen du teknika honek. Kontaketak gidatu, motibatu eta nabarmendu egin behar direlako. 

- Iradokizunak: 
  • Musika mota: Hitzik gabekoa hobe.
  • Forma eta dierazpena: Egokia izatea lan egingo dugun haurren garapenari erreparatuz. Eta gai edo zati ezberdinak edukiz gero hobeto.
  • Entzuketa: Behin baino gehiagotan entzun.
  • Iraupena: Kontrolatua, ez luzeegia eta aldaketekin.
  • Testura: Testura esberdinekin jolastu, tartekatu eta bolumena manipulatu.

ADINAREN ARABERA JARDUERAK ALDATU: 

- Haur Hezkuntzan: Irakasleak dena antolatzen du.
- Lehen Hezkuntzan: Ikasleek eta irakasleek parte hartzen dute.
- Bigarren Hezkuntzan: Ikasleek dena antolatzen dute.



4. ILUSTRAZIO MUSIKALA: 

- Defnizioa: Musikaz kanpoko elementuak sonorizatu, indartu, azpimarratu, soinuaz jantzi, deskribatu, girotu eta haietan inspirazioa hartzea.

- Helburuak: Kontaketaren alderantzizko funtzioa da, elementu naguzia bigarren mailan geratzen den musika edo soinua izanik. Musikari irudiak jartzea lortu nahi da sormena eta irudimena landuz. 

- Ilustrazio musikalaren motak: 
  • Garaia, istorio, gertakizun, giro, natur fenomeno, etab.
  • Pertsonaiak, animaliak, etab.
  • Egoerak (tristeak, enpatikoak, ...)
  • Testurak, ipuinak, bertsoak, abestiak, kontaketak, olerkiak, etab.
  • Marrazkiak, irudiak, istorio marraztuak.
- Musika lan bat egiteko musika tresna hauek erabili daitezke: 
  • Ahotsa.
  • Gorputz-perkusioa (hatzak, eskuak, belaunak eta oinak).
  • Eskolako-perkusioa (metala, zura, mintza eta xafla).
  • Beste musika tresna batzuk (flauta gozoa, soinu-objektuak, etab.).
  • Grabaketak (CD, MP3, etab.).
- Iradokizunak: 
  • Soinuz janzteko egokia den testura erabili.
  • Sonorizatzeko musika tresna bat edo batzuk erabili aldi berean.
  • Ez erabili musika tresna gehiegi.
  • Irakurmena soinuarekin batera edo tartekatuz egin daiteke.

ADINAREN ARABERA JARDUERAK ALDATU: 

- Haur Hezkuntzan: Irakasleak dena antolatzen du.
- Lehen Hezkuntzan: Ikasleek eta irakasleek parte hartzen dute.
- Bigarren Hezkuntzan: Ikasleek dena antolatzen dute.





5. IPUIN MUSIKALA: 

- Defnizioa: Zenbait konpositoreren arreta piztu duten istorio edo haur ipuina, izan ere egokiak iruditzen zaizkielako beren kontaketa soinuz janztea.

- Helburuak: Ipuin baten bidez, musikalitatea lantzea. Barne elementuak, konposaketak, irudimena  eta sormena landuz. Soinuz janzteko egokia den istorioa aukeratzea eta soinuen bidez, hau indartzea, azpimarratzea, hobeto deskribatzea eta girotzea.

- Iradokizunak: 
  • Soinuz janzteko egokia den ipuina aukeratu.
  • Ez erabili musika-tresna gehiegi.
  • Irakurmena soinuarekin batera edo tartekauz egin daitezke.
  • Dramatizazioa, dantza eta mugimendua aukeran daude.
  • Ariketa moduan, ipuin musikala behin landuta, soinu lagunketa bakarrik egin daiteke, testurarik gabe.

ADIBIDEAK: 

- S: PROKOFIEV: Pedro eta otsoa.
- F. POULENC: Babarren istorioa.


ADINAREN ARABERA JARDUERAK ALDATU: 

- Haur Hezkuntzan: Irakasleak dena antolatzen du lehenengo zikloan. Bigarren zikloan, ordea, haurrak parte hartu dezakete.
- Lehen Hezkuntzan: Ikasleek dena antolatzen dute.
- Bigarren Hezkuntzan: Ipuinak ez dira erabiltzen, ilustrazioak ordez bai.


La isla de los sonidos


La tierra de la musica







6. GORPUTA ETA MUSIKA ADIERAZPENA (G.M.A.): 

- Defnizioa: Musika lan bat gorputz-mugimenduen bidez laguntzea da. Betiere mugimenduak askeak izanda.

- Helburuak: Gorputzaren mugimenduak eta musikaren ezaugarriak ezagutzea eta hauetaz gozatzea.



ADINAREN ARABERA JARDUERAK ALDATU: 

- Haur Hezkuntzan: Irakasleak dena antolatzen du.
- Lehen Hezkuntzan: Ikasleek eta irakasleek parte hartzen dute.
- Bigarren Hezkuntzan: Gazteek dantza nahiago dute, GMA baino.




7. DANTZA: 

- Defnizioa: Musika-lan bat gorputz mugimenduen bidez laguntzea da teknika hau. Mugimendu horiek arautuak izanda.


- Helburuak: Mugimendu zehatzak jarraitzea eta gorputzaren kontrola eskuratzea.

- Dantza motak: 
  • Areto dantzak: Baltsea, merenge, salsa, pasodoble, polka, tango, bolero, txa-txa-txa, etab.
  • Modernoak: Rock´n roll, twist, break-dance, disco-dance, free-style, etab.
  • Herrikoiak: Sevillana, auresku, saldana, etab.
  • Ballet-a.
- Dantzaren elementuak: 
  • Musikaren erritmika eta metrika: Soinuaren eta isilunearen iraupen-harremana (bitarrak, hirutarrak).
  • Musikaren forma egitura: Musika-lan bat egituratzeko era, gai, atal, sekzio, etab. (gai musikala 8 edo 16 konpasetan aurkituko da).
  • Musikaren abiadura eta intentsitatea: Musikaren pultsuak duen abiadura eta busikaren indarra edo bolumena.
  • Mugimendu erak: Jarrerak, keinuak, biraketak, jauziak, erorketak, zorua, sekuentziak, inprobizazioak, taldekatzeak eta objektuak.
- Iradokizunak: 
  • Zenbait aldiz entzun.
  • Musika gai bakoitzari mugimendu era zenbait jarri.
  • Musika gai bat errepikatuz gero, mugimendu berberak edo antzekoak erabili.
  • Mugimendu sinpleak erabili, konplikatu gabe.
  • Mugimendu errezenak pultsoari jarraitzen diotenak dira.


ADINAREN ARABERA JARDUERAK ALDATU: 

- Haur Hezkuntzan: Irakasleak dena antolatzen du (sinplea, errepikakorra eta bikoa-beltza eta kortxea erabiliz).
- Lehen Hezkuntzan: Irakasleak dena antolatzen du (hirukoa eta zuria gehituz).
- Bigarren Hezkuntzan: Ikasleak antolatzen du eta forma guztiekin jolastu dezake.



8. DRAMATIZAZIO MUSIKALA: 

- Defnizioa: Musika ta mugimenduen bidez, istorio bat kontatzea, mugimenduak askeak edo arautuak izan daitezke. Eta instrumentuak, norberak egindako, soinuak, zaratak, soinu-efektuak, etab. erabili daitezke.


- Helburuak: Adierazpena lantzea mugimendu eta musikak iradokitzen duenarekin bat.

- Iradokizunak: 

  • Musikak sortarazten dituen sentimenduak, emozioak, sentsazioak, ikus-irudiak, etab. kontuan hartzea.
  • Letrarik gabeko musika erabili.
  • Musikak zati-sekzio ezberdinak izanez gero, hobeto.
  • Oso garrantzitsua da espazioaren erabilpena.

ADINAREN ARABERA JARDUERAK ALDATU: 

- Haur Hezkuntzan: Irakasleak dena antolatzen du (zati 1-zati 2).
- Lehen Hezkuntzan: Irakasleak dena antolatzen du (2 zati baino gehiago).
- Bigarren Hezkuntzan: Ikasleak antolatzen du.





9. ENTZUKETA-ABESTIA: 

- Defnizioa: Entzungo dugun doinu nagusirako hitzak asmatzean, kontuan izanik haren eduki semantiko adierazkorra eta haren egitura; edo kontrako aldia, aldez aurretik dugun testu, kontaketa, olerki eta abarreko doinu bat asmatzean datza teknika hau.


- Helburuak: Musikalitateaz eta konposizioaz gozatzea.

- Abesti motak: 
  • Haur-hizkera.
  • Sehaska edo lo kantak.
  • Hitzezko kantak.
  • Mimi-kantak.
  • Erritmo-kantak.
  • Mugimendu-kantak.
  • Helburu musikaleko kantak.
  • Betse ikasgai batzuk lantzeko kantak.
  • Beste batzuk.

ADINAREN ARABERA JARDUERAK ALDATU: 

- Haur Hezkuntzan: Haur-hizkera, sehaska-lo kantak, erritmo, mimo eta hitzezko kantak.
- Lehen Hezkuntzan: mugimendu, helburu musikaleko eta beste ikasgai batzuk lantzeko kantak.
- Bigarren Hezkuntzan: Beste kulturetakoak, musika tresnez laguntzekoak...



Sorgina pirulina




Pintto Pintto



(Txomin Irakaslea)

No hay comentarios.:

Publicar un comentario