miércoles, 27 de septiembre de 2017

PENTSAMENDU DIBERGENTEA ERABILITA SORKUNTZA PROZESUAN MURGILDU


  Sormena eta irudimena erabiliz, hau da, pentsamendu dibergenteari bide emanez, sorkunutza prozesu bati bide eman diogu. Honek, helburu giza antzezlan bat burutzea du. Eta horretarako, aldez aurretik,  hainbat elementu prestatu behar dira. Horretarako oso argi dugu, burura etortzen zaizkigun ideia guztiak baloratu behar ditugula eta hauen artean erabakiak hartu behar ditugula. 

  K6 diziplinarteko lanari hasiera emateko, esan bezala, ideia jario bat izan dugu baina hasieratik genekien emozioen inguruan lan egin nahi genuela. Hasierako momentu honetan, taldekide guztion ideiak kontuan hartu ditugu, aurrera, lan honi denbora asko eskeiniko zaiolako eta gustatzen ez zaigun zeozerrekin lan egitea oso zaila da. Beraz, asko hitz egin ondoren, abiapuntutzat, beldurra gaia hartu dugu. Beldurra, ezinbesteko ezaugarria da haurraren garapen ebolutiborako, eta beste alde batetik, pertsona baten bizitzako ezaugarri jasanezina izan daiteke (Sardin, Chort, Vaiente eta Santed, 1997). Batzuetan beldurra sentitzen dugu eta ez dakigu zergatik. Baina, ez gara larritu behar beldurra izateagatik, honek arriskuen aurrean babesten gaituelako (Manzano eta Gutierrez, 2010).

  Beldur guztiak ez dute eragin berdina haur guztietan nahiz eta askotan beldurrak garapen orokorrarekin bat egiten duten. Izan ere, bakoitzak bere garapena dauka eta horregatik pertsona guztiek ez dituzte beldur berdinak (Valiente, Sandio, eta Chorot, 2001). Era berean, bakoitzak beldurrei bere erara aurre egiten die. Beldurrak bizitza osoan zehar esperimentzatzen diren arren, Haur Hezkuntzan batez ere, paper garrantzitsu bat hartzen dute haur gehienek beldur nagusi bat daukatelako. Beraz, guzti hau kontuan izanda, gure proposamen dramatikoan emozioak eta bereziki beldurra da sorkuntza prozesuaren motorea eta protagonista.




"Beldurrak gainditu ezean hauekin elkarbizitzen ikasi behar dugu"

No hay comentarios.:

Publicar un comentario