miércoles, 20 de septiembre de 2017


KOMUNIKAZIOA HIZKUNTZA EZBERDINETAN OINARRITZEN DA



  Komunikatzen garenean, gehienetan ahotsa erabiltzen dugu. Dena den, ez da komunikatzeko erabiltzen dugun baliabide bakarra. Gorputz hizkuntza, arte hizkuntza, hizkuntza musikala eta teknologia berrien hizkuntzak ere komunikazioan laguntzen gaituzte. Beraz, hizkuntza ezberdinak erabili ditzazkegu komunikatzeko eta hauen erlazioak eginez, komunikazio eraginkorra lortu daiteke. Egia esan, pertsona bakoitza, hizkunzta zehatz batekin identifikatuagoa sentitzen da. Nire kasuan, gorputz hizkuntzarekin eta arte hizkuntzarekin erlazio estua daukat. Betidanik, dantzatu izan dut eta hori delako nire adierazpenerako modurik nagusiena, izan ere, mugimenduak askatasuna ematen dit eta honezkero, harremanduta sentitzen naiz gorputz hizkuntzarekin. Arte hizkuntzari dagokionez, marrazketa klaseetan murgilduta egon naiz txikitatik eta batxilergorarte formakuntza hori jarraitzeko aukera izan dut. Gainera, nire etorkizuna bideratzerako orduan, momentu batean, barne diseinua ikasteko grina sortu zitzaidan eta honetan bukatu ez arren, nire denbora librean, marrazkiak egiten aritzen naiz, lasaitasuna ematen didalako eta nire pentsamenduetan murgiltzeko momentu bat eskaintzen didalako.



  Hau estuki erlazionatuta dago gure buruaren bi aldeekin. Hau da, pentsamendu dibergentea eta pentsamendu konbergentea. Konbergenteak, lenguaiaren alderdiari erreparatzen dio ikasteko eta antolatzeko beharrezko mekanismoei. Eta dibergentea ordea, sorkuntza eta irudimenari erreferentzia egiten dio. Nik harremanetan sentitzen naizen hizkuntza horiekin pentsamendu dibergenteak harreman estua dauka eta Romok dioen bezala, "Creatividad es una forma de pensar cuyo resultado son cosas que tienen, a la vez, novedad y valor" (Romo, M., 1997). Horregatik pentsamendu dibergentea da hain garrantzitsua, hau garatzeak, pentsamendu berritzailea garatzen laguntzen duelako eta horrek, bizitzako aldaketa eta arazoei aurre egiteko baliabideak ematen dituelako, bizitzan erabakiak hartzen laguntzen duelako eta norberaren gustuak arakatuz, benetan gustatzen zaion bidetik gidatuz, barne motibazioa agertzen delako.




  Argazki horretan, argi ikusten da, pentsamendu dibergentean, ideia anitzak daudela eta horri sormenaren oinarria dela. Baina irudiak beti ez dira berdin interpretatzen. Batzuetan, zehatzak izan behar gara helburu bat izanik hau helarazteko nahiarekin, baina beste batzuetan, irudi irekiaz baliatu behar gara, irakurpen ezberdinak lortzeko, hori baita sormena garatzea. Honen haritik, irudiaren munduaren inguruko gogoetari helduta, Forres Pedagogia de la imagen testua nahiko interesgarria suerta daiteke.  


No hay comentarios.:

Publicar un comentario