jueves, 19 de octubre de 2017


IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA PROZESUAREN PARTE GIZA, HAURRA EZAGUTZEN


  Haurra, nerabezarora heldu ez den gizakia da. Eta bere aroa 0-12 urte bitartean ematen da. Honetan, bizitzaren garapeneko atalik garrantzitsuena ematen da, izan ere, haurrak, irakurtzen, idazten, hitz egiten eta entzuten ikasteaz gain, haien identitatea garatzen dute, garapen afektiboa eta fisikoa sortzen dute, garapen komunikatiboan aurrera egiten dute eta harreman sozialak eratzen dituzte. 

  Haurra, izaki indibiduala da, baina besteen ereduetatik ikasten du. Txikiak direnean, bizitzako lehenengo urteetan batez ere, imitazioaren bidez ikasten dute. Gerora, esperimentazioa ere, ikaskuntza prozesuaren ezinbesteko baliabidea bilakatzen da, bizipenen bidez, ezagutzak eskuratzen dituztelako. Kontuan hartu behar da, haur guztiak ez direla berdinak eta bakoitzak bere garapena daukan moduan, bakoitzak ere, ikasteko erritmo bat daukala. 

  Hitz egindako ikaskuntza prozesuaren barnean, haurrak dramatizazio prozesu jarrai bat bizi du, non pertsonaiaz mozorrotzen da edota pertsonai ezberdinak interpretatzen ditu, esate baterako, superheroiak, dantzariak, abeslariak, okinak, ... etab. Honen bidez, haurrak bere nortasunaren inguruko informazioa eskeintzen du eta izaten ikasten duen bitartean, den modukoa azaltzeko aukera dauka. 

  Dinamika hauek, sormena garatzen dute, haurren inplikazioa lortzen dute, norbera denaz baliatzen laguntzen die norberaren izaera eta talentuei leku emanez. Horretaz gain, egiten ari denaren kontzientzia hartzen dute, horren zergatia ulertuz eta zertarako egiten ari diren pentsaraziz. Oso garrantzitsua da, haurrak epaituak ez sentitzea, haiek, baloratuak, errespetatuak eta lagunduak sentu behar baitira. 



Haurrak etorkizuna dira: Haien hegalak zabaltzeko laguntza eskeini behar diegu eta askatasuna emanez, haien kabuz, hegan egingo dute sormena eta irudimena erabiliz, etorkizunerako gizaki osasuntsuak eratuz.  

No hay comentarios.:

Publicar un comentario