miércoles, 31 de enero de 2018


HAURREKIN KONTAKTUAN EGONIK ERREALITATEA PRAKTIKAREN BIDEZ EZAGUTU 


  Unibertsitateko azkenengo urtea izanik, hirugarren eta azken praktikaldia burutu berri dugu. Hiru hilabetekoa izan da eta honetan proiektu bat burutu behar izan dugu. Nik, denboraldi honetan Olabide ikastolan egon naiz  hiru urteko haurrekin. Ikastola horretara joatea erabaki nuen, pedagogia berri bat eraikitzen ari direlako eta nire ikaskuntza aberasteko, metodo berriak ikusi nahi nituelako. Momentu honetan eraikuntza prozesuan dauden arren, eta metodologia ezberdinetatik, ideiak hartzen dituzten arren, konfiantzaren pedagogian oinarria hartu dute.

  • Metodologia hau, pertsona ulertzeko eta begiratzeko modu jakin batetik abiatzen den esku hartze motan oinarritzen da, pertsona eta konfiantza hitzak azpimarratuz. Filosofia bat baino gehiago da. Alegia, pertsona ulertzeko eta begiratzeko modu batetik eraiki dugun esku-hartze mota bat; sinesten dena egunero praktikatzeko. Begirada oso garrantzitsua da, pertsonak ikusteko eta gorputza behar den momentuan esku hartzeko. Haien helburua, pertsonari bere hezkuntza-ibilbidean laguntzea da, bere buruarengan, besteengan eta ingurunean konfiantza izan dezan bere gaitasunak ahalik eta hobekien garatzeko. Baina horretarako, irakasleak eta gizarteak, testuinguru segurua, egokia eta atsegina sortu behar du.

  Taldekideak praktikaldietatik bueltatzerakoan, informazio trukaketa egin dugu eta ikastoletan ikusitakoa, bata besteari kontatu diogu. Honek, gure ezagutzen motxila betetzen du eta baliabide gehiago izatea baimentzen du. Batzuk antzeko esperientziak bizi arren, honako ideia eta metodologia ezberdinak ikusi ditugu: 

  • Txokoak: Gela txokoetan banatuta: sukalde txokoa, irakurketa txokoa, plastika txokoa, errutinen txokoa,… metodologia hau denbora luzean zehar eskola askotan zabaldua egon da. 
  • Pikler: Giza-ahalmenak garatzeko aukerak eskaintzen dituen metodologia da eta haurrarenganako errespetua izatea, zaintza-uneak aintzat hartzea, mugimendu autonomo librea onartzea eta maitasuna ezinbestekotzat hartzen du. Umea ikaskuntazren ardatza da, jolas librea bermatzen da eta mugimenduaren askoatasuna haurraren eskubide bezala hartzen da. 
  • Montessori: Giza-ahalmenak garatzeko aukerak eskaintzen dituen metodologia da eta ikaslearen jarduera librea indartzeari, zentzumenen garapena lantzeari, banakotasuna aintzat hartzeari, talde-lana bideratzeari, materialari eta gelako giroari garrantzia ematen dio. Piklerren metodologian bezala, umea ikaskuntazren ardatza da, jolas librea bermatzen da eta mugimenduaren askoatasuna haurraren eskubide bezala hartzen da. 

  Azken, praktikaldi honetan, esku hartze potentea egin behar izan dugu. Izan ere, hobekuntzarako proiektu bat diseinatzea eta gauzatzea izan da. Ni oso pozik geratu naiz emaitzarekin nahiz eta hasieran gaia bideratzea kostatu izan. Azkenean, "Gelan lasaitasuna bermatzeko" proiektua gauzatu dut eta emozioekin estuki lotuta dago. Hau hiru asteetan zehar burutu nuen eta bi ekintza ezberdin egon ziren: denbora zehatzean egindako jarduerak eta denbora ez zehatzean egindako jarduerak. Denbora zehatzean egindako jardueren artean, liburu kontaketa arruntak, liburu kontaketa bereziak, arnasketa ariketak, erlaxazio ariketak, dantzak, abestiak eta margolan musikalak egon dira. Eta denbora ez zehatzean gauzatutako jarduerak: artelanetan trebatzeko jarduerak, eguneroko sintonia, txontxongiloak, gelako lagun berria eta lasaitasunaren txokoaren filosofia berreskuratzea dira. Honen inguruan gehiago jakin nahi izatekotan, edota egindako jardueren garapen ezberdinak eta hausnarketak ikusi nahi ezkero, hemen klikatu dezakezu. 




martes, 30 de enero de 2018

DIZIPLINA GUZTIAK BATZEN DITUEN ELEMENTUA, "Adimen emozionala"


  Haurraren garapena, bi adimen motekin garatzen da. Alde batetik adimen arrazionala pentsaemendu kognitiboarekin estuki lotua dagoena eta beste alde batetik, adimen emozionala pentsamendu dibergentearekin harremanetan dagoena. Bigarren honek momentu oro gurekin dagoena da eta gure bizitza bideratzen duena. Irkasleen funtzioetako bat, haurrak arlo afektiboan eustea eta haien gertaera eta sentimenduei hitzak jartzea da. Gainera, haien garapen emozionalaren araberakoa izango da haien garapen globala. Emozioak eragin nabarmena daukatelako haurren egoeretan eta honek jarduteko eran beraz, jarduteko era horrek haurra era batean edo bestean ikastera eramango du. Hau bideratzeko, Redford Wiliams-ek (Williams, R. in Goleman, D. 1996) dioen bezala, haurrak haien buruaz kontzientzia izaten ikasi behar dute. Nortzuk diren, zer egiten duten eta zergatik jakiteko. Eta behin kontzintzia izanda, inpultsoak kontrolatzen ikasi behar dute, horrek haurrak ikasle konpetenteetan bihurtzen dituelako (Golenam, D. 1996). 

  Emozioak zeozer propioa eta pertsonala bada ere, gizartearekin harremanetan dago, gizakiak ez gaudelako isolatuak eta testuinguru baten menpe gaudelako. Beraz, kanpo eraginak ere eragin nabarmena izango du. Hau kudeatzeko, gaitasun sozioemozionalak garatu behar dira eta hori Haur Hezkuntzatik garatzea ezinbestekoa da. Gaitasun emozionalen eta sozialen hutsuneak, eguneroko bizitzako dilemak aurrera eramateko edota konpontzeko zailtasuna sortzen du (Fernandez, P., eta Extremera, N. 2005).  

  Honezkero, hezkunzta emozionala garatzen hasi beharra dago. Hau da, konpetentzia emozionalen garapena sustaztea beharrezko ezagutza multzoa, gaitasun eta jarduerak eskuratuz kontzientzia hartzeko, ulertzeko, adierazteko eta era egokian fenomeno emozionalak erregulatzeko (Bisquerra, 2008). Hezkunzta emozionala Haur Hezkuntzan lantzen hasi behar da, Bisquerrak (2009) dioen bezala, emozioak jaiotzen garenetik hil egiten garen arte gurekin daudelako. Beraz, emozioak muskulu bat entrenatzen den beste entrenatu beharko genituzke. Entrenatu baina emozio guztietatik igaroz. Ez daude emozio positiborik ez negatiborik, emozio atseginak eta desatzeginak baizik. Baina denak bizi behar dira (Romera, M. 2017).


Mar Romera - Haurrak, helduen ispiluak dira. Haurrak helduak egiten duten guztia errepikatzen dutelako eta horretatik ikasten dutelako. Ez zaizkie helduen erronkak jarri behar, haien erronkak aurkitzen lagundu baizik. Eta horretarako emozio guztiak bizi behar dituzte, bakoitza bere momentuan. Eta honen ondoren, "komentaren metafora" garatuko da. Haurrei hegan egiten lagundu behar zaie, gutxinaka haria askatu, eta denborarekin, haurra bakarrik hegan egitea lortuko du. Momentu horretan, heldua konturatzen da, bere lana ondo egin duela.

Gehiago irakurri nahi ezgero, hemen klikatu  eta nire hirugarren praktikaldietan egindako "Gelan lasaitasuna bermatzeko" proiektuan emozioen inguruko informazio gehiago aurkitu daiteke.