HAURREKIN KONTAKTUAN EGONIK ERREALITATEA PRAKTIKAREN BIDEZ EZAGUTU
Unibertsitateko azkenengo urtea izanik, hirugarren eta azken praktikaldia burutu berri dugu. Hiru hilabetekoa izan da eta honetan proiektu bat burutu behar izan dugu. Nik, denboraldi honetan Olabide ikastolan egon naiz hiru urteko haurrekin. Ikastola horretara joatea erabaki nuen, pedagogia berri bat eraikitzen ari direlako eta nire ikaskuntza aberasteko, metodo berriak ikusi nahi nituelako. Momentu honetan eraikuntza prozesuan dauden arren, eta metodologia ezberdinetatik, ideiak hartzen dituzten arren, konfiantzaren pedagogian oinarria hartu dute.
- Metodologia hau, pertsona ulertzeko eta begiratzeko modu jakin batetik abiatzen den esku hartze motan oinarritzen da, pertsona eta konfiantza hitzak azpimarratuz. Filosofia bat baino gehiago da. Alegia, pertsona ulertzeko eta begiratzeko modu batetik eraiki dugun esku-hartze mota bat; sinesten dena egunero praktikatzeko. Begirada oso garrantzitsua da, pertsonak ikusteko eta gorputza behar den momentuan esku hartzeko. Haien helburua, pertsonari bere hezkuntza-ibilbidean laguntzea da, bere buruarengan, besteengan eta ingurunean konfiantza izan dezan bere gaitasunak ahalik eta hobekien garatzeko. Baina horretarako, irakasleak eta gizarteak, testuinguru segurua, egokia eta atsegina sortu behar du.
Taldekideak praktikaldietatik bueltatzerakoan, informazio trukaketa egin dugu eta ikastoletan ikusitakoa, bata besteari kontatu diogu. Honek, gure ezagutzen motxila betetzen du eta baliabide gehiago izatea baimentzen du. Batzuk antzeko esperientziak bizi arren, honako ideia eta metodologia ezberdinak ikusi ditugu:
- Txokoak: Gela txokoetan banatuta: sukalde txokoa, irakurketa txokoa, plastika txokoa, errutinen txokoa,… metodologia hau denbora luzean zehar eskola askotan zabaldua egon da.
- Pikler: Giza-ahalmenak garatzeko aukerak eskaintzen dituen metodologia da eta haurrarenganako errespetua izatea, zaintza-uneak aintzat hartzea, mugimendu autonomo librea onartzea eta maitasuna ezinbestekotzat hartzen du. Umea ikaskuntazren ardatza da, jolas librea bermatzen da eta mugimenduaren askoatasuna haurraren eskubide bezala hartzen da.
- Montessori: Giza-ahalmenak garatzeko aukerak eskaintzen dituen metodologia da eta ikaslearen jarduera librea indartzeari, zentzumenen garapena lantzeari, banakotasuna aintzat hartzeari, talde-lana bideratzeari, materialari eta gelako giroari garrantzia ematen dio. Piklerren metodologian bezala, umea ikaskuntazren ardatza da, jolas librea bermatzen da eta mugimenduaren askoatasuna haurraren eskubide bezala hartzen da.
Azken, praktikaldi honetan, esku hartze potentea egin behar izan dugu. Izan ere, hobekuntzarako proiektu bat diseinatzea eta gauzatzea izan da. Ni oso pozik geratu naiz emaitzarekin nahiz eta hasieran gaia bideratzea kostatu izan. Azkenean, "Gelan lasaitasuna bermatzeko" proiektua gauzatu dut eta emozioekin estuki lotuta dago. Hau hiru asteetan zehar burutu nuen eta bi ekintza ezberdin egon ziren: denbora zehatzean egindako jarduerak eta denbora ez zehatzean egindako jarduerak. Denbora zehatzean egindako jardueren artean, liburu kontaketa arruntak, liburu kontaketa bereziak, arnasketa ariketak, erlaxazio ariketak, dantzak, abestiak eta margolan musikalak egon dira. Eta denbora ez zehatzean gauzatutako jarduerak: artelanetan trebatzeko jarduerak, eguneroko sintonia, txontxongiloak, gelako lagun berria eta lasaitasunaren txokoaren filosofia berreskuratzea dira. Honen inguruan gehiago jakin nahi izatekotan, edota egindako jardueren garapen ezberdinak eta hausnarketak ikusi nahi ezkero, hemen klikatu dezakezu.
No hay comentarios.:
Publicar un comentario