BIDE GUZTIAK AMAIERA BAT DAUKATE
Hasten den guztia amaiera bat dauka. Zorionez edo zoritxarrez hala da eta horregatik, momentuan momentukoa azkenengo aldia izango balitz bezala bizi behar da. Iraganean pentsatu gabe, iraganekoa pasata dagoelako eta etorkizunean pentsatu gabe etorkizuna oso aldakorra delako. Orainaldian pentsatu hori baita bizitzen duzun momentua. Nire bide honetan bizitakoa blog honetan biltzen da baina, nire sormenak loreak jarri nahi izan dizkio honako istorio honen bidez, gertatutako guztia bilduz:
Istorioaren hasieran, maitagarri bat bere etxetik ateratzen da eskuan boligrafo eta kuaderno bat izanik eta bizakarrean motxila bat jantzita, zeinetan koloreak besterik ez ditu sartuta. Bera, betidanik, bere etxean egon da eta askatasuna izan duen arren, orain, bera bakarrik bidai bat hasteko ordua heldu zaio. Hasiera batean, bere buruan txori moduan, barne diseinuko, arte ederretako, irakasle izateko eta kirola ikasteko ikasketak hegan egiten dute. Baina bere buruan gehien abesten duen txoria, irakasle izatearena da.
Bera badaki irakaslea izan nahi dela, baina bere aurreko haurtxaro eta gaztaroko irakasle batzuk ikusita, bera irakasle ona izan nahi du. Baina, zer da irakasle ona izatea? Betidanik irakastea komunikatzea dela esan da eta horretarako, gehienbat ahozko hizkuntza erabiltzen da. Gure maitagarriak asko hitz egiten duen arren, beste hizkuntza batzuetan hobeto adierazten da, hala nola, gorputz edo arte hizkuntzetan. Hauetarako, pentsamendu dibergentea ezinbestekoa da, honekin sormena, irudinena eta zirrara garatzen baitira.
"Hazia bidean zehar, maitasunarekin ureztauz gero, zuhaitz sendo batean bilakatzen da"
Bera badaki irakaslea izan nahi dela, baina bere aurreko haurtxaro eta gaztaroko irakasle batzuk ikusita, bera irakasle ona izan nahi du. Baina, zer da irakasle ona izatea? Betidanik irakastea komunikatzea dela esan da eta horretarako, gehienbat ahozko hizkuntza erabiltzen da. Gure maitagarriak asko hitz egiten duen arren, beste hizkuntza batzuetan hobeto adierazten da, hala nola, gorputz edo arte hizkuntzetan. Hauetarako, pentsamendu dibergentea ezinbestekoa da, honekin sormena, irudinena eta zirrara garatzen baitira.
Maitagarri honek, betidanik esan eta sentitu du bere mundua magikoa dela, kolorez beteta ikusten du, zuhaitzak hitz egiten diotela eta ilargia ateratzen ez den egun horietan, eguzkiari bisita egitera joan delako izan dela esaten du. Gehienetan, bere bizitza, kolore biziz beterik dago baina batzuetan, koloreak desagertu eta dena zuri beltzean bilakatzen da, erresistentziak balioak jan egingo balituzte bezala. Momentu horietan, maitagarritxoak, bere bizkarrean daraman motxilatik koloreak atera eta gauza bakoitzari bere kolorea bueltatzen dio.
Sorkuntza ondo ematen bazaio ere, motxilan koloreak besterik ez duenez, sorkuntzarako baliabideak bilatzen hasi behar izan da. Bilaketa honetan, jende asko ezagutu du, hauen artean, izaera, gustu, sentimendu, pentsamendu, ... etabr. ezberdinetako pertsonak. Batzuetan, haien inguruan aurreiritziak izan ditu, baina, esperientziak pentsamendu irekia izaten erakutsi dio. Bidean, bera bezalako motxilak dituzten ezagututako pertsona batzuekin elkartu, bidean elkarrekin aurrera egin eta sorkuntza prozesu batean abiatu dira. Sorkuntzan sartu baino lehen, bilaketaren bidez haien ideiak hornitu dituzte eta bide batez, jasotako ezagutzak haien motxiletan sartu dituzte honi pisu pixkat sartuz.
Haiek badakite murgildu diren sorkuntza prozesuan zeozer komunikatu nahi dutela, baina hori komunikatu ahal izateko, adierazpenean trepatu behar dira. Horretaz gain, oso argi izan behar dute nor den hartzailea, hau da, nori komunikatu nahi dioten mezua eta zer nolako ezaugarriak dituen hartzaile mota horrek. Orduan, ezagutza hauen inguruan informazioa bildu dute eta pisu pixka bat gehiago sartu dute haien motxiletan.
Buruko ideia guztiak mugimenduan jarri dituzte eta jada badakite beldurrekin eta haurrekin lan egingo dutela. Beraz, gai hauek ondo kontrolatzen duten pertsonekin harremanetan egon dira. Egoera horietan infomazio anitza jaso dute eta adibide ezberdinak jasota, haien sorkuntza prozesua hobetzeko ideiak jaso dituzte. Eguneroko antzerki konpainietatik jaso dituzten adibide eta ideiak aztertzera jarri direnean, diziplina anitzak elkarlanean aritzen direla ahortarazi dira. Honek bidearen konplexutasuna handitzen duen arren, sentzua dauka, mundu global baten parte direlako. Gainera, prozesuan elkartu diren pertsonak, habilezia ezberdinak dituzte, bati musika oso ondo ematen zaio, beste bati, hizkuntzak eta beste batzuei, dantzatzea. Gure maitagarriari ordea, artearekin zerikuzia daukana. Eta azken aldi honetan, gaitasun horiek haurrekin asko landu ez diren arren, hizkuntza artistikoan zentratu diren artista batzuen inguruan motxila betetzeko aukera izan du.
Egun batzuk pasata sorkuntza prozesuak abiadura hartu du, aurrerapausu hori sentitzerakoan, guztien gogoak nabaritu dira eta emozioetatik jokatzen hasi dute. Emozioei ere, duela gutxi arte ez zaie asko erreparatu eta betidanik pentsatu izan da emozioei kasu egin baino lehen pentsamenduari erreparatu behar zaiola. Hala ere, gure maitagarriak, adimen emozionalean sinisten du, bere amonak beti sentitzen zuena egiten zuelako eta beti esaten zion, emozioak bizitzan bakarrik utziko ez zion gauza bakarra zela eta ondo zaindu behar zituela hauek gabe bizitza amaitzen zelako. Bera, maitagarriak, haurrak bizitza gehien daukaten gizakiak direla ikusita, hiru hilabetez, haurrekin harremanetan egotera joan da.
Bertan, berak hasiera batean zeukan irakasle izateko helburua, gero eta gertuago ikusi du eta haurren mugimenduan, bera bizitzen duen koloreetako eta irudimeneko mundua ikusi du, gela horretan, haurrak ere, zuhaitzekin hitz egiten baitute eta koloreak leku guztietatik eztanda egiten dutelako. Orduan, haurrekin ikasitaskoa, sorkuntza prozesuan txertatzeko gogoekin, berriro, bere lagunekin elkartu da. Elkarrekin zeukaten sorkuntza prozesuan geldiune bat egin ondoren, dena berhartu behar izan dute eta honetan, zulo beltz handiak aurkitu dituzte. Horiek konpontzeko asmotan, lagun bakoitzak bere pote magikotik, ahal izan dituen kolore guztiak bota ditu. Modu honetan, hutsuneak koloreztatzea lortu dute, baina, haien pote magikoetatik hainbeste kolore botatzen saiatu dira, non, konturatu orduko, poteetan koloreetako tanta batzuk besterik ez dira gelditzen.
Honek, lagunen arteko gatazka batzuk sortu ditu, baina haien harremana hain sendoa denez, sorkuntzako momentua eten egin dute haien harremanari garrantzia emanez eta zuhaitz baten enborrean eserita, hitz egiten hasi dira bakoitza bere ikuspuntua emanez. Momentu horretan, magia izango blitz bezala, hitzak koloreetakoak bihurtzen hasi dira eta lagun guztien poteak kolorez gainezka bete dira. Horrek, energiak birkargatu dizkie eta sorkuntza burutu behar izan duten egunean, ekitaldia kolorez bete dute.
Egun horretatik aurrera, momentu batean elkartu ziren motxila hutsak zeramaten lagunen bideak, berriro ere banatzen dira, baina oraingoan, motxilak ondo kargatuta eramaten dituzte. Maitagarriak, oso argi dauka haurrekin harremanetan jarraitu nahi duela eta bere eskuetan dagoen guztia egingo du, bide hori emozioz beterikoa izateko. Hori lortzeko, haurrei sortzeko auekrak eskainiko dizkie esperimentazioaren bidez eta bizipenak ezkainiz. Berak egin duen bezala, haur bakoitza bere bidea eraiki ahal izateko.
Orainarte, kontatu dizuedan guztia, ez dit maitagarriak kontatu, ezta bere lagunak. Ez dut asmatu, maitagarriak bidea amaitu arte, etxetik atera zen lehenengo egunetik eskuan eraman duen koadernoan irakurri dut. Normalean, maitagarriak ez luke koaderno hori inon utziko, berarentzat garrantzi handia duelako. Baina bere bidean sorkuntza prozesuan bidelaun izan den irakasle batek, "bizitzan aukerak hartu behar direla" esan dio "beti nahi dugun guztia ezin dugulako egin eta gutaz ahazten garelako, dena ahalik eta azkarrenegin nahi dugulako, gauza bakoitzari behar duen denbora eskaini beharrean".
Horrek, maitagarriaren burbuinean txorriak kanta kantari jarri ditu. Eta honakoa egin du: Bide honetan berarekin eraman duen motxila eta koadernoa, altxorrak gordetzeko zuhaitzean gorde ditu besoak ireki ahal izateko eta pisu hori gabe, bere buruan dauden txoriak bezala kanta-kantari hegan egin ahal izateko. Hegan egiten frogatu zuen lehenengo egunetik, haurren garapenean laguntzeko besterik ez da lurrera jaitzi. Eta jaitzi izan den horietan, lurra koloreetakoa bihurtu da, bere amonak esaten zion moduan, emozioaz gidatzen utzi delako, maitatzen duena egiten dueako eta momentuko bizipenei denbora eskaintzen dizkielako.
Hegan egiten duen bitartean, bere buruaz arduratzen da eta handik goitik bere bidean egon diren eta dauden pertsonak zaintzen ditu.
No hay comentarios.:
Publicar un comentario