HEZKUNTZA ARTISTIKOA ETA HAURREN MUNDUAREN BATERATZEA
Hezkuntza artistikoa eta Haur Hezkuntzaren arteko lotura ezartzea ezinbestekoa da, diziplinartekotasunaren ildotik tiraka, elkarrekin funtzionatzerakoan munduaren globaltasuna ulertzen delako. Eta Ken Robinson-ek dioen bezala, hezkuntza artistikoari dagokinoez, irakasleak ardura izugarria daukate honen lanketarekin sormena garatzen delako. Ez dakigu etorkizunean zer gertatuko den, baina argi dago, arlo artistikoa lantzen ez bada, sormena hil egingo dela. Eta sormenik gabe, ez dago pentsamendu ez kritikorik ez dibergenterik.
Beraz, hezkuntza artistikoa jorratu nahian, denbora eskainiz gero aurkitzen dira emaitzak, honezkero, egin eta praktikatu beharra dago. Horretaz gain, haurrak arriskatu behar dira eta gauzak gaizki egin behar dituzte, bestela ez dutelako ezer berririk aurkituko. Akatzetatik ikasten dutelako eta esperientzia guztiak frogatuz lortuko dutelako benetako ikaskuntza global eta oso bat.
Sara Buho- Idazlea- (2018)
Honekin lotuta doan printzipioa, mundua ezagutzeko, lehenengo eraiki behar dela da (Alan Kayk). Eta eraikitzeko modurik hoberena, Javier abad-ek dioen moduan, jolastea da. Jolastea ez baita denbora galtzea, ikaskuntza metodo bat baizik. Baina jolas horren kalitatea bermatzeko, arkitektura efimeroak sortu daitezke, non, haurrak bizitzarekin erlazioa nabarituko duten. Bizitzan dena desantolatua da eta eskolan ordea dena antolatua. Haurrei arreta deitzen diena, antolamendua da. Eta honezkero, antolamenduaren oinarrituta, desantolamendu bat eraiki behar da, era horretan, errealitateak ekintzaren barne egongo da. Egunero haurrak bizitzen duten beste harreman bat, helduekin da. Eta hori ere jolasaren bidezko ikaskuntza honetan sortu daiteke. Badago arte komunitarioa non helduak eta haurrak jolasean balio berdina duten. Eta batzuetan, haurra, helduen begirunetik aldentzeak bere garapen propioa sustatzen du.
Jolasa, kulturaren manifestazioa da eta honek testuinguratzeko leku bat behar du. Leku hau normalean helduak eratzen du eta haurrak jolasaren bidez hau eraldatu eta manipulatu egiten du. Behin eremua sortua eta jolasa hasita, heldua apaltasunez, baztertu behar da haurra esperientzia bizitzen utziz.
Javier Abad -Instalazioa-
Heldua eta irakaslearen paeraren inguruan hitz egiten badugu, aukerak sortzea eta honen ostean desagertzea da. Desagetzea, presentzia izanez. Hau da, begiatzea, haurren ekintzak ezagutzea, baietza ematea, afektiboki haurrak eustea eta egiten edo sentitzen dutenari hitzak jartzea baina momentu oro, bidelagun moduan, haurra baita jolasten duena. Irakaslearen funtzioa beraz, prozesuen bidez haurren garapena lortzea da. Askotan ez dituzte objektuak behar eta gorputzarekin nahikoa dute. Gauza gutxirekin asko egin daiteke eta gaur egun gauden gizarteari erreparatuz, haurrak sobrestimulatuta daude (Jorge Drexler).