viernes, 23 de febrero de 2018


BIDE GUZTIAK AMAIERA BAT DAUKATE


Hasten den guztia amaiera bat dauka. Zorionez edo zoritxarrez hala da eta horregatik, momentuan momentukoa azkenengo aldia izango balitz bezala bizi behar da. Iraganean pentsatu gabe, iraganekoa pasata dagoelako eta etorkizunean pentsatu gabe etorkizuna oso aldakorra delako. Orainaldian pentsatu hori baita bizitzen duzun momentua. Nire bide honetan bizitakoa blog honetan biltzen da baina, nire sormenak loreak jarri nahi izan dizkio honako istorio honen bidez, gertatutako guztia bilduz:


"Hazia bidean zehar, maitasunarekin ureztauz gero, zuhaitz sendo batean bilakatzen da"



Istorioaren hasieran, maitagarri bat bere etxetik ateratzen da eskuan boligrafo eta kuaderno bat izanik eta bizakarrean motxila bat jantzita, zeinetan koloreak besterik ez ditu sartuta. Bera, betidanik, bere etxean egon da eta askatasuna izan duen arren, orain, bera bakarrik bidai bat hasteko ordua heldu zaio. Hasiera batean, bere buruan txori moduan, barne diseinuko, arte ederretako, irakasle izateko eta kirola ikasteko ikasketak hegan egiten dute. Baina bere buruan gehien abesten duen txoria, irakasle izatearena da.

Bera badaki irakaslea izan nahi dela, baina bere aurreko haurtxaro eta gaztaroko irakasle batzuk ikusita, bera irakasle ona izan nahi du. Baina, zer da irakasle ona izatea? Betidanik irakastea komunikatzea dela esan da eta horretarako, gehienbat ahozko hizkuntza erabiltzen da. Gure maitagarriak asko hitz egiten duen arren, beste hizkuntza batzuetan hobeto adierazten da, hala nola, gorputz edo arte hizkuntzetan. Hauetarako, pentsamendu dibergentea ezinbestekoa da, honekin sormena, irudinena eta zirrara garatzen baitira.

Maitagarri honek, betidanik esan eta sentitu du bere mundua magikoa dela, kolorez beteta ikusten du, zuhaitzak hitz egiten diotela eta ilargia ateratzen ez den egun horietan, eguzkiari bisita egitera joan delako izan dela esaten du. Gehienetan, bere bizitza, kolore biziz beterik dago baina batzuetan, koloreak desagertu eta dena zuri beltzean bilakatzen da, erresistentziak balioak jan egingo balituzte bezala. Momentu horietan, maitagarritxoak, bere bizkarrean daraman motxilatik koloreak atera eta gauza bakoitzari bere kolorea bueltatzen dio.

Sorkuntza ondo ematen bazaio ere, motxilan koloreak besterik ez duenez, sorkuntzarako baliabideak bilatzen hasi behar izan da. Bilaketa honetan, jende asko ezagutu du, hauen artean, izaera, gustu, sentimendu, pentsamendu, ... etabr. ezberdinetako pertsonak. Batzuetan, haien inguruan aurreiritziak izan ditu, baina, esperientziak pentsamendu irekia izaten erakutsi dio. Bidean, bera bezalako motxilak dituzten ezagututako pertsona batzuekin elkartu, bidean elkarrekin aurrera egin eta sorkuntza prozesu batean abiatu dira. Sorkuntzan sartu baino lehen, bilaketaren bidez haien ideiak hornitu dituzte eta bide batez, jasotako ezagutzak haien motxiletan sartu dituzte honi pisu pixkat sartuz.

Haiek badakite murgildu diren sorkuntza prozesuan zeozer komunikatu nahi dutela, baina hori komunikatu ahal izateko, adierazpenean trepatu behar dira. Horretaz gain, oso argi izan behar dute nor den hartzailea, hau da, nori komunikatu nahi dioten mezua eta zer nolako ezaugarriak dituen hartzaile mota horrek. Orduan, ezagutza hauen inguruan informazioa bildu dute eta pisu pixka bat gehiago sartu dute haien motxiletan.

Buruko ideia guztiak mugimenduan jarri dituzte eta jada badakite beldurrekin eta haurrekin lan egingo dutela. Beraz, gai hauek ondo kontrolatzen duten pertsonekin harremanetan egon dira. Egoera horietan infomazio anitza jaso dute eta adibide ezberdinak jasota, haien sorkuntza prozesua hobetzeko ideiak jaso dituzte. Eguneroko antzerki konpainietatik jaso dituzten adibide eta ideiak aztertzera jarri direnean, diziplina anitzak elkarlanean aritzen direla ahortarazi dira. Honek bidearen konplexutasuna handitzen duen arren, sentzua dauka, mundu global baten parte direlako. Gainera, prozesuan elkartu diren pertsonak, habilezia ezberdinak dituzte, bati musika oso ondo ematen zaio, beste bati, hizkuntzak eta beste batzuei, dantzatzea. Gure maitagarriari ordea, artearekin zerikuzia daukana. Eta azken aldi honetan, gaitasun horiek haurrekin asko landu ez diren arren, hizkuntza artistikoan zentratu diren artista batzuen inguruan motxila betetzeko aukera izan du.

Egun batzuk pasata sorkuntza prozesuak abiadura hartu du, aurrerapausu hori sentitzerakoan, guztien gogoak nabaritu dira eta emozioetatik jokatzen hasi dute. Emozioei ere, duela gutxi arte ez zaie asko erreparatu eta betidanik pentsatu izan da emozioei kasu egin baino lehen pentsamenduari erreparatu behar zaiola. Hala ere, gure maitagarriak, adimen emozionalean sinisten du, bere amonak beti sentitzen zuena egiten zuelako eta beti esaten zion, emozioak bizitzan bakarrik utziko ez zion gauza bakarra zela eta ondo zaindu behar zituela hauek gabe bizitza amaitzen zelako. Bera, maitagarriak, haurrak bizitza gehien daukaten gizakiak direla ikusita, hiru hilabetez, haurrekin harremanetan egotera joan da.

Bertan, berak hasiera batean zeukan irakasle izateko helburua, gero eta gertuago ikusi du eta haurren mugimenduan, bera bizitzen duen koloreetako eta irudimeneko mundua ikusi du, gela horretan, haurrak ere, zuhaitzekin hitz egiten baitute eta koloreak leku guztietatik eztanda egiten dutelako. Orduan, haurrekin ikasitaskoa, sorkuntza prozesuan txertatzeko gogoekin, berriro, bere lagunekin elkartu da. Elkarrekin zeukaten sorkuntza prozesuan geldiune bat egin ondoren, dena berhartu behar izan dute eta honetan, zulo beltz handiak aurkitu dituzte. Horiek konpontzeko asmotan, lagun bakoitzak bere pote magikotik, ahal izan dituen kolore guztiak bota ditu. Modu honetan, hutsuneak koloreztatzea lortu dute, baina, haien pote magikoetatik hainbeste kolore botatzen saiatu dira, non, konturatu orduko, poteetan koloreetako tanta batzuk besterik ez dira gelditzen.

Honek, lagunen arteko gatazka batzuk sortu ditu, baina haien harremana hain sendoa denez, sorkuntzako momentua eten egin dute haien harremanari garrantzia emanez eta zuhaitz baten enborrean eserita, hitz egiten hasi dira bakoitza bere ikuspuntua emanez. Momentu horretan, magia izango blitz bezala, hitzak koloreetakoak bihurtzen hasi dira eta lagun guztien poteak kolorez gainezka bete dira. Horrek, energiak birkargatu dizkie eta sorkuntza burutu behar izan duten egunean, ekitaldia kolorez bete dute.

Egun horretatik aurrera, momentu batean elkartu ziren motxila hutsak zeramaten lagunen bideak, berriro ere banatzen dira, baina oraingoan, motxilak ondo kargatuta eramaten dituzte. Maitagarriak, oso argi dauka haurrekin harremanetan jarraitu nahi duela eta bere eskuetan dagoen guztia egingo du, bide hori emozioz beterikoa izateko. Hori lortzeko, haurrei sortzeko auekrak eskainiko dizkie esperimentazioaren bidez eta bizipenak ezkainiz. Berak egin duen bezala, haur bakoitza bere bidea eraiki ahal izateko.

Orainarte, kontatu dizuedan guztia, ez dit maitagarriak kontatu, ezta bere lagunak. Ez dut asmatu, maitagarriak bidea amaitu arte, etxetik atera zen lehenengo egunetik eskuan eraman duen koadernoan irakurri dut. Normalean, maitagarriak ez luke koaderno hori inon utziko, berarentzat garrantzi handia duelako. Baina bere bidean sorkuntza prozesuan bidelaun izan den irakasle batek, "bizitzan aukerak hartu behar direla" esan dio "beti nahi dugun guztia ezin dugulako egin eta gutaz ahazten garelako, dena  ahalik eta azkarrenegin nahi dugulako, gauza bakoitzari behar duen denbora eskaini beharrean".

Horrek, maitagarriaren burbuinean txorriak kanta kantari jarri ditu. Eta honakoa egin du: Bide honetan berarekin eraman duen motxila eta koadernoa, altxorrak gordetzeko zuhaitzean gorde ditu besoak ireki ahal izateko eta pisu hori gabe, bere buruan dauden txoriak bezala kanta-kantari hegan egin ahal izateko. Hegan egiten frogatu zuen lehenengo egunetik, haurren garapenean laguntzeko besterik ez da lurrera jaitzi. Eta jaitzi izan den horietan, lurra koloreetakoa bihurtu da, bere amonak esaten zion moduan, emozioaz gidatzen utzi delako, maitatzen duena egiten dueako eta momentuko bizipenei denbora eskaintzen dizkielako.

Hegan egiten duen bitartean, bere buruaz arduratzen da eta handik goitik bere bidean egon diren eta dauden pertsonak zaintzen ditu.






EZIN GARA BAKARRIK BIZI ETA HARREMANAK, ZAINDU BEHAR DIREN ELEMENTU GARRANTZITSUENAK DIRA


  Azkeneko klaseari amaiera emateko, ezinbesteko elementu baten inguruan hitz egin dugu. Oso garrantzitsua da, egunero eta ia momentu oro garatzen dugun gaitasun bat delako, gaitasun soziala esate baterako. Hau, familia, lagun, lankide, auzokide, ... eta edozein pertsonarekin lantzen da. Eta askotan ez zaio behar beste garrantzi ematen. 

  Egia da, gizartea, komunikazio eta esku hartze mota ezberdinetara ireki egin dela eta horrek proiektuak aberasten dituela. Momentuoro berrikuntzak daude eta haurrak horretarako hezi behar ditugu. Hezkuntzak ez dizkie haurrei dauden baliabide guztiak eman behar, ezta hauetara gertu behar, baizik eta baliabide hauen erabilpen egokia sustatzearen beharra asetu. Betiere, era libre, autonomo, natural eta erabilgarriarekin eta esanahia daukanarekin. Eta erabilera egoki hori edozein eremuetan erabiltzeko baliagarriak izatea, kontuan izanda, haien bizitzarekin harreman bat sortu behar dela. Horretarako, eskola batzuk TIC-ak erabiltzen hasi dira proiektuen bidez lan eginez eta hemen dago eskola batek burututako "FLICTS" proiektuaren bieoa ikusteko webgunea eta eskola honek burutu izan dituen beste proiektu batzuk (Diaz, A. eta Batalla, G.).

  Haiek, proiektu horretarako, ez dituzte gauza handirik erabili, hau da gauza sinpleekin gauza azko lortu dituzte. Hori hezkuntza eremura eramateko, lehenengo gauza, guk gure burua zainztea da gero haurrak zainzteko eta irakaskuntza hori esanguratsua suertatzeko. Eta honekin bat emozioen gaia dator, jakin behar dugu nola gauden, besteekin harremana lortzeko eta harreman hori guk nai dugun momenuan, nahi dugun pertsonarekin eta nahi dugun intentsitatean gauzatzeko (Aristoteles in Romera, M. 2017).

  Gure sorkuntza proiektuan, emozioak eta harremanak, oso garrantzitsuak izan dira eta gure lana aurrera eraman duena izan da. Gure taldeko harremanak edo behintzat pertsona batzuekin ni hala sentitzen dut, benetakoa, onuragarria, positiboa eta oso potentea da. Laguntza eskaintzen dutenak eta zure buruaz arduratzen direnak. Bide honetan elkar egon gara baina horretaz gain, Magisteritzako lau urteetan zehar ere, esperientzia anitzak bizi izan ditugu elkarrekin. Horregatik, haiek ere nire motxilan egongo dira hemendik aurrera.

  Taldekide eta gelakideaz gain, irakasleak ere gure bide honetan berebiziko paper garantzitsua izan dute. Batzuekin ondo konpondu gara beste batzuekin ez, batzuk irakaskuntzarako teknika izugarriak dituzte, beste batzkuk galduak ibiltzen dira, hau da, mundua errepresentatzen duen dibertsitatearen eredu izan dira, baina guztiok daukate helburu berdina edo behintzat hori pentsatu nahi dut, gure ikaskuntza-prozesuan ahalik eta baliabide gehien ematea, etorkizun batean, horiek behar baditugu erabiltzen jakiteko.

  Nire taldekideak nire motxilan eramango ditudan bezala, nire ikaskuntza prozesua aberastu duten irakasle horiek ere sartzen dira.



Nire bidean aurrera egiteko, pertsonekin izandako harreman guztiak kontuan hartu eta motxilan sartuta nirekin bidean aurrera egingo dute. 


miércoles, 21 de febrero de 2018


SORTZEKO AUKERAK BIDEAN AURRERA EGITEKO PAUSUAK


  Denbora honetan, sorkuntza prozesu bat aurrera eraman da eta momentu onak zein txarrak egon dira. Momentu onak disfrutatu egin ditugu eta momentu txarrak konpontu egin ditugu. Baina guzti hauek bizitzea, gure ikaskuntza-prozesua garatzeko oso baliagarriak izan dira. Gure motxila betetzeko ezagutzak eskuratu ditugu eta hori etorkizunerako baliagarria izango zaigu.  

  Etorkizunean gure motxilaz baliatu beharko garelako. Gaur egun, zer egin behar dugun esaten digute baino ez dutenez azaltzen nola egin, gure baliabidetan begirada bota eta hortik, baliagarriena dena hartu eta burutu behar dugu eskatzen zaigun emaitza lortu ahal izateko. Gaurkotasunean, honen bidez, enpresetarako pertsonak sortzen ari dituzte (Koldo Saratxaga 2012). 

  Ez gaude ohituta sentitzen duguna esatera eta honetan trebatu ezkero gardentasuna lortuko da. Gardentasun honek konfiantza sortzen du eta elementu honekin, talde lanean edota pertsonekin harrenametan egonda, edonora iritsi daiteke. Konfiantza dagoenean, jendeak parte hartzen du eta konpromisoak hartzen ditu. Beraz, hau lortutakoan, sortzeko aukerak ikusi behar dira. Izan ere, munduan ez daude berdinak diren bi pertsona ezta bi egun, beraz, dibertsitatea dago eta honezkero, sortzeko aukera anitzak daude. Dibertsitate gabe, oso eskaz suertatuko lirateke aukera horiek. Askotan, aukerak ikustea kostatzen zaigu eta urrunera jotzen dugu, hauek oso gertu daudela jakin gabe. Horregatik, sortzerako orduan begiak ondo ireki behar dira dena ikusteko eta pentsamendua ireki behar da ideia guztiak baloratzeko eta honen ostean erabakiak hartzeko. 


Koldo Saratxaga "Estamos necesitados de ver algo que pueda cambiar el mundo"


miércoles, 14 de febrero de 2018


ESTRESAK TALDEAREN EGITURA DARDARAN JARRI DUEN ONDOEZARI AURRE EGITEN


  Urte osoan zehar, daukagun onena atera dugu eta arazoei aurre egin diegu. Azken txanpa honetan, estututa ibilita ere, hala egin dugu. Baina arazoa izan da, hainbeste eman dugula, barrutik hustu egin garela. Eta horrek, taldearen arteko gatazka txikiak sortzen hasi dituela. Unibertsitateko estutasunaz gain, bakoitzaren kanpoko egoera pertsonalak ere, eragina izan dute eta huzstuketa hori burutzerakoan, edozein gauza, txikikeria izanda ere, gaizki hartzen genuen. Egun batean dena estanda egin arte. Egun horretan ezinegona hain handia izan zen, non denak hustuketa horren ondoeza adierazi egin genuen. 

  Egoera honi aurre egiteko, denak batera elkartu eta hitz egiten hasi ginen. Bakoitzak bere iritzia, ikuspuntua eta egoera azalduz. Honi esker, arazoak identifikatu, hauek aztertu eta hauei irtenbideak bilatu genizkien. Hizketaldi honen ostean, energiak berritu genituen eta falta zaigun lana gogotsu aurrera eramateko indarrak hartu genituen. Arazo berriak ekiditzeko hainbat ideia ere planteatu genituen eta taldea elkartu egin zen gure arteko harremana sendotuz. 


Hau da guri gertatu zaiguna, "saltamos por los aires"


miércoles, 7 de febrero de 2018


ARAZOEI AURRE EGINEZ PROZESUA ABERASTEN 


  Askotan arazoei beldur diegu eta aldaketak izutzen gaituzte. Gure segurtasun eremutik ateratzen gaituztelako ezegonkorrak direlako eta  konpontzeko edota eraldatzeko esfortsua eskatzen dutelako. Baina, horiei aurre egiteak, gure baliabideak indartzen ditu eta ezagutzak pilatzen ditu. Gure gaitasunei bide ematen die indarguneaz baliatuz eta indarguneak hornituz. 




  Hauei aurre ez badiegu egiten gure ikaskuntza prozesua eten egingo da. Eta garapenean eragina izango du. Guk sorkuntza prozesuan arazoak izan ditugu lana, behin eta berriz zuzendu izan dugu, emaitzarik hoberena eta zehatzena lortu ahal izateko. Baina egitan gure ikaskuntza prozesua, aldaketa horiek egiten ikasten burutu da. Gure sorkuntza prozesuan izan dugun arazo edo zailtasun handiena, marko teorikoaren egiturarena izan dena. Gure marko teorikoak, gai asko jorratzen ditu eta honek, bere luzeeran eragina izan du. Nahiko luzea zenez, izenburuak jarri genituen atalak ezberdintzeko. Baina zuzenketa baten feedbackean jaso genuen erantzuna izan zen izenburu horiek kentzeko testuaren barne egiturari jarraituz bete izenburu mota bat egiteko. Baino guk ulertu genuena izan zen guztiz kentzeko eta testuan sartzeko beraz, hala egin genuen. Baina lan guzti hori egin ondoren, ondorengoko beedback batean jaso genuen erantzuna zera izan zen: ez genuela lehen geneukana egin behar, hau da, titulo soila jarri behar. Baina ezta bigarren honetan egindakoa marko teorikoa testu luze bat parrafoetan banatuta izatea. Baizik eta, izenburu horiei forma ematea eta esangura sortzea atalen artean. Hau da, lehenengoan egindakoaren eta bigarrenean egindakoaren bitarteko zeozer. Guk bi muturrak jo ditugulako erditik pasa gabe. 


Baina esan behar dut, gaizki egin horretaz eta egiteaz beraz, ikasi egin dugula. Eta zaila suertatu eta kostatu arren, lortu egin dugula.