viernes, 23 de febrero de 2018


BIDE GUZTIAK AMAIERA BAT DAUKATE


Hasten den guztia amaiera bat dauka. Zorionez edo zoritxarrez hala da eta horregatik, momentuan momentukoa azkenengo aldia izango balitz bezala bizi behar da. Iraganean pentsatu gabe, iraganekoa pasata dagoelako eta etorkizunean pentsatu gabe etorkizuna oso aldakorra delako. Orainaldian pentsatu hori baita bizitzen duzun momentua. Nire bide honetan bizitakoa blog honetan biltzen da baina, nire sormenak loreak jarri nahi izan dizkio honako istorio honen bidez, gertatutako guztia bilduz:


"Hazia bidean zehar, maitasunarekin ureztauz gero, zuhaitz sendo batean bilakatzen da"



Istorioaren hasieran, maitagarri bat bere etxetik ateratzen da eskuan boligrafo eta kuaderno bat izanik eta bizakarrean motxila bat jantzita, zeinetan koloreak besterik ez ditu sartuta. Bera, betidanik, bere etxean egon da eta askatasuna izan duen arren, orain, bera bakarrik bidai bat hasteko ordua heldu zaio. Hasiera batean, bere buruan txori moduan, barne diseinuko, arte ederretako, irakasle izateko eta kirola ikasteko ikasketak hegan egiten dute. Baina bere buruan gehien abesten duen txoria, irakasle izatearena da.

Bera badaki irakaslea izan nahi dela, baina bere aurreko haurtxaro eta gaztaroko irakasle batzuk ikusita, bera irakasle ona izan nahi du. Baina, zer da irakasle ona izatea? Betidanik irakastea komunikatzea dela esan da eta horretarako, gehienbat ahozko hizkuntza erabiltzen da. Gure maitagarriak asko hitz egiten duen arren, beste hizkuntza batzuetan hobeto adierazten da, hala nola, gorputz edo arte hizkuntzetan. Hauetarako, pentsamendu dibergentea ezinbestekoa da, honekin sormena, irudinena eta zirrara garatzen baitira.

Maitagarri honek, betidanik esan eta sentitu du bere mundua magikoa dela, kolorez beteta ikusten du, zuhaitzak hitz egiten diotela eta ilargia ateratzen ez den egun horietan, eguzkiari bisita egitera joan delako izan dela esaten du. Gehienetan, bere bizitza, kolore biziz beterik dago baina batzuetan, koloreak desagertu eta dena zuri beltzean bilakatzen da, erresistentziak balioak jan egingo balituzte bezala. Momentu horietan, maitagarritxoak, bere bizkarrean daraman motxilatik koloreak atera eta gauza bakoitzari bere kolorea bueltatzen dio.

Sorkuntza ondo ematen bazaio ere, motxilan koloreak besterik ez duenez, sorkuntzarako baliabideak bilatzen hasi behar izan da. Bilaketa honetan, jende asko ezagutu du, hauen artean, izaera, gustu, sentimendu, pentsamendu, ... etabr. ezberdinetako pertsonak. Batzuetan, haien inguruan aurreiritziak izan ditu, baina, esperientziak pentsamendu irekia izaten erakutsi dio. Bidean, bera bezalako motxilak dituzten ezagututako pertsona batzuekin elkartu, bidean elkarrekin aurrera egin eta sorkuntza prozesu batean abiatu dira. Sorkuntzan sartu baino lehen, bilaketaren bidez haien ideiak hornitu dituzte eta bide batez, jasotako ezagutzak haien motxiletan sartu dituzte honi pisu pixkat sartuz.

Haiek badakite murgildu diren sorkuntza prozesuan zeozer komunikatu nahi dutela, baina hori komunikatu ahal izateko, adierazpenean trepatu behar dira. Horretaz gain, oso argi izan behar dute nor den hartzailea, hau da, nori komunikatu nahi dioten mezua eta zer nolako ezaugarriak dituen hartzaile mota horrek. Orduan, ezagutza hauen inguruan informazioa bildu dute eta pisu pixka bat gehiago sartu dute haien motxiletan.

Buruko ideia guztiak mugimenduan jarri dituzte eta jada badakite beldurrekin eta haurrekin lan egingo dutela. Beraz, gai hauek ondo kontrolatzen duten pertsonekin harremanetan egon dira. Egoera horietan infomazio anitza jaso dute eta adibide ezberdinak jasota, haien sorkuntza prozesua hobetzeko ideiak jaso dituzte. Eguneroko antzerki konpainietatik jaso dituzten adibide eta ideiak aztertzera jarri direnean, diziplina anitzak elkarlanean aritzen direla ahortarazi dira. Honek bidearen konplexutasuna handitzen duen arren, sentzua dauka, mundu global baten parte direlako. Gainera, prozesuan elkartu diren pertsonak, habilezia ezberdinak dituzte, bati musika oso ondo ematen zaio, beste bati, hizkuntzak eta beste batzuei, dantzatzea. Gure maitagarriari ordea, artearekin zerikuzia daukana. Eta azken aldi honetan, gaitasun horiek haurrekin asko landu ez diren arren, hizkuntza artistikoan zentratu diren artista batzuen inguruan motxila betetzeko aukera izan du.

Egun batzuk pasata sorkuntza prozesuak abiadura hartu du, aurrerapausu hori sentitzerakoan, guztien gogoak nabaritu dira eta emozioetatik jokatzen hasi dute. Emozioei ere, duela gutxi arte ez zaie asko erreparatu eta betidanik pentsatu izan da emozioei kasu egin baino lehen pentsamenduari erreparatu behar zaiola. Hala ere, gure maitagarriak, adimen emozionalean sinisten du, bere amonak beti sentitzen zuena egiten zuelako eta beti esaten zion, emozioak bizitzan bakarrik utziko ez zion gauza bakarra zela eta ondo zaindu behar zituela hauek gabe bizitza amaitzen zelako. Bera, maitagarriak, haurrak bizitza gehien daukaten gizakiak direla ikusita, hiru hilabetez, haurrekin harremanetan egotera joan da.

Bertan, berak hasiera batean zeukan irakasle izateko helburua, gero eta gertuago ikusi du eta haurren mugimenduan, bera bizitzen duen koloreetako eta irudimeneko mundua ikusi du, gela horretan, haurrak ere, zuhaitzekin hitz egiten baitute eta koloreak leku guztietatik eztanda egiten dutelako. Orduan, haurrekin ikasitaskoa, sorkuntza prozesuan txertatzeko gogoekin, berriro, bere lagunekin elkartu da. Elkarrekin zeukaten sorkuntza prozesuan geldiune bat egin ondoren, dena berhartu behar izan dute eta honetan, zulo beltz handiak aurkitu dituzte. Horiek konpontzeko asmotan, lagun bakoitzak bere pote magikotik, ahal izan dituen kolore guztiak bota ditu. Modu honetan, hutsuneak koloreztatzea lortu dute, baina, haien pote magikoetatik hainbeste kolore botatzen saiatu dira, non, konturatu orduko, poteetan koloreetako tanta batzuk besterik ez dira gelditzen.

Honek, lagunen arteko gatazka batzuk sortu ditu, baina haien harremana hain sendoa denez, sorkuntzako momentua eten egin dute haien harremanari garrantzia emanez eta zuhaitz baten enborrean eserita, hitz egiten hasi dira bakoitza bere ikuspuntua emanez. Momentu horretan, magia izango blitz bezala, hitzak koloreetakoak bihurtzen hasi dira eta lagun guztien poteak kolorez gainezka bete dira. Horrek, energiak birkargatu dizkie eta sorkuntza burutu behar izan duten egunean, ekitaldia kolorez bete dute.

Egun horretatik aurrera, momentu batean elkartu ziren motxila hutsak zeramaten lagunen bideak, berriro ere banatzen dira, baina oraingoan, motxilak ondo kargatuta eramaten dituzte. Maitagarriak, oso argi dauka haurrekin harremanetan jarraitu nahi duela eta bere eskuetan dagoen guztia egingo du, bide hori emozioz beterikoa izateko. Hori lortzeko, haurrei sortzeko auekrak eskainiko dizkie esperimentazioaren bidez eta bizipenak ezkainiz. Berak egin duen bezala, haur bakoitza bere bidea eraiki ahal izateko.

Orainarte, kontatu dizuedan guztia, ez dit maitagarriak kontatu, ezta bere lagunak. Ez dut asmatu, maitagarriak bidea amaitu arte, etxetik atera zen lehenengo egunetik eskuan eraman duen koadernoan irakurri dut. Normalean, maitagarriak ez luke koaderno hori inon utziko, berarentzat garrantzi handia duelako. Baina bere bidean sorkuntza prozesuan bidelaun izan den irakasle batek, "bizitzan aukerak hartu behar direla" esan dio "beti nahi dugun guztia ezin dugulako egin eta gutaz ahazten garelako, dena  ahalik eta azkarrenegin nahi dugulako, gauza bakoitzari behar duen denbora eskaini beharrean".

Horrek, maitagarriaren burbuinean txorriak kanta kantari jarri ditu. Eta honakoa egin du: Bide honetan berarekin eraman duen motxila eta koadernoa, altxorrak gordetzeko zuhaitzean gorde ditu besoak ireki ahal izateko eta pisu hori gabe, bere buruan dauden txoriak bezala kanta-kantari hegan egin ahal izateko. Hegan egiten frogatu zuen lehenengo egunetik, haurren garapenean laguntzeko besterik ez da lurrera jaitzi. Eta jaitzi izan den horietan, lurra koloreetakoa bihurtu da, bere amonak esaten zion moduan, emozioaz gidatzen utzi delako, maitatzen duena egiten dueako eta momentuko bizipenei denbora eskaintzen dizkielako.

Hegan egiten duen bitartean, bere buruaz arduratzen da eta handik goitik bere bidean egon diren eta dauden pertsonak zaintzen ditu.






EZIN GARA BAKARRIK BIZI ETA HARREMANAK, ZAINDU BEHAR DIREN ELEMENTU GARRANTZITSUENAK DIRA


  Azkeneko klaseari amaiera emateko, ezinbesteko elementu baten inguruan hitz egin dugu. Oso garrantzitsua da, egunero eta ia momentu oro garatzen dugun gaitasun bat delako, gaitasun soziala esate baterako. Hau, familia, lagun, lankide, auzokide, ... eta edozein pertsonarekin lantzen da. Eta askotan ez zaio behar beste garrantzi ematen. 

  Egia da, gizartea, komunikazio eta esku hartze mota ezberdinetara ireki egin dela eta horrek proiektuak aberasten dituela. Momentuoro berrikuntzak daude eta haurrak horretarako hezi behar ditugu. Hezkuntzak ez dizkie haurrei dauden baliabide guztiak eman behar, ezta hauetara gertu behar, baizik eta baliabide hauen erabilpen egokia sustatzearen beharra asetu. Betiere, era libre, autonomo, natural eta erabilgarriarekin eta esanahia daukanarekin. Eta erabilera egoki hori edozein eremuetan erabiltzeko baliagarriak izatea, kontuan izanda, haien bizitzarekin harreman bat sortu behar dela. Horretarako, eskola batzuk TIC-ak erabiltzen hasi dira proiektuen bidez lan eginez eta hemen dago eskola batek burututako "FLICTS" proiektuaren bieoa ikusteko webgunea eta eskola honek burutu izan dituen beste proiektu batzuk (Diaz, A. eta Batalla, G.).

  Haiek, proiektu horretarako, ez dituzte gauza handirik erabili, hau da gauza sinpleekin gauza azko lortu dituzte. Hori hezkuntza eremura eramateko, lehenengo gauza, guk gure burua zainztea da gero haurrak zainzteko eta irakaskuntza hori esanguratsua suertatzeko. Eta honekin bat emozioen gaia dator, jakin behar dugu nola gauden, besteekin harremana lortzeko eta harreman hori guk nai dugun momenuan, nahi dugun pertsonarekin eta nahi dugun intentsitatean gauzatzeko (Aristoteles in Romera, M. 2017).

  Gure sorkuntza proiektuan, emozioak eta harremanak, oso garrantzitsuak izan dira eta gure lana aurrera eraman duena izan da. Gure taldeko harremanak edo behintzat pertsona batzuekin ni hala sentitzen dut, benetakoa, onuragarria, positiboa eta oso potentea da. Laguntza eskaintzen dutenak eta zure buruaz arduratzen direnak. Bide honetan elkar egon gara baina horretaz gain, Magisteritzako lau urteetan zehar ere, esperientzia anitzak bizi izan ditugu elkarrekin. Horregatik, haiek ere nire motxilan egongo dira hemendik aurrera.

  Taldekide eta gelakideaz gain, irakasleak ere gure bide honetan berebiziko paper garantzitsua izan dute. Batzuekin ondo konpondu gara beste batzuekin ez, batzuk irakaskuntzarako teknika izugarriak dituzte, beste batzkuk galduak ibiltzen dira, hau da, mundua errepresentatzen duen dibertsitatearen eredu izan dira, baina guztiok daukate helburu berdina edo behintzat hori pentsatu nahi dut, gure ikaskuntza-prozesuan ahalik eta baliabide gehien ematea, etorkizun batean, horiek behar baditugu erabiltzen jakiteko.

  Nire taldekideak nire motxilan eramango ditudan bezala, nire ikaskuntza prozesua aberastu duten irakasle horiek ere sartzen dira.



Nire bidean aurrera egiteko, pertsonekin izandako harreman guztiak kontuan hartu eta motxilan sartuta nirekin bidean aurrera egingo dute. 


miércoles, 21 de febrero de 2018


SORTZEKO AUKERAK BIDEAN AURRERA EGITEKO PAUSUAK


  Denbora honetan, sorkuntza prozesu bat aurrera eraman da eta momentu onak zein txarrak egon dira. Momentu onak disfrutatu egin ditugu eta momentu txarrak konpontu egin ditugu. Baina guzti hauek bizitzea, gure ikaskuntza-prozesua garatzeko oso baliagarriak izan dira. Gure motxila betetzeko ezagutzak eskuratu ditugu eta hori etorkizunerako baliagarria izango zaigu.  

  Etorkizunean gure motxilaz baliatu beharko garelako. Gaur egun, zer egin behar dugun esaten digute baino ez dutenez azaltzen nola egin, gure baliabidetan begirada bota eta hortik, baliagarriena dena hartu eta burutu behar dugu eskatzen zaigun emaitza lortu ahal izateko. Gaurkotasunean, honen bidez, enpresetarako pertsonak sortzen ari dituzte (Koldo Saratxaga 2012). 

  Ez gaude ohituta sentitzen duguna esatera eta honetan trebatu ezkero gardentasuna lortuko da. Gardentasun honek konfiantza sortzen du eta elementu honekin, talde lanean edota pertsonekin harrenametan egonda, edonora iritsi daiteke. Konfiantza dagoenean, jendeak parte hartzen du eta konpromisoak hartzen ditu. Beraz, hau lortutakoan, sortzeko aukerak ikusi behar dira. Izan ere, munduan ez daude berdinak diren bi pertsona ezta bi egun, beraz, dibertsitatea dago eta honezkero, sortzeko aukera anitzak daude. Dibertsitate gabe, oso eskaz suertatuko lirateke aukera horiek. Askotan, aukerak ikustea kostatzen zaigu eta urrunera jotzen dugu, hauek oso gertu daudela jakin gabe. Horregatik, sortzerako orduan begiak ondo ireki behar dira dena ikusteko eta pentsamendua ireki behar da ideia guztiak baloratzeko eta honen ostean erabakiak hartzeko. 


Koldo Saratxaga "Estamos necesitados de ver algo que pueda cambiar el mundo"


miércoles, 14 de febrero de 2018


ESTRESAK TALDEAREN EGITURA DARDARAN JARRI DUEN ONDOEZARI AURRE EGITEN


  Urte osoan zehar, daukagun onena atera dugu eta arazoei aurre egin diegu. Azken txanpa honetan, estututa ibilita ere, hala egin dugu. Baina arazoa izan da, hainbeste eman dugula, barrutik hustu egin garela. Eta horrek, taldearen arteko gatazka txikiak sortzen hasi dituela. Unibertsitateko estutasunaz gain, bakoitzaren kanpoko egoera pertsonalak ere, eragina izan dute eta huzstuketa hori burutzerakoan, edozein gauza, txikikeria izanda ere, gaizki hartzen genuen. Egun batean dena estanda egin arte. Egun horretan ezinegona hain handia izan zen, non denak hustuketa horren ondoeza adierazi egin genuen. 

  Egoera honi aurre egiteko, denak batera elkartu eta hitz egiten hasi ginen. Bakoitzak bere iritzia, ikuspuntua eta egoera azalduz. Honi esker, arazoak identifikatu, hauek aztertu eta hauei irtenbideak bilatu genizkien. Hizketaldi honen ostean, energiak berritu genituen eta falta zaigun lana gogotsu aurrera eramateko indarrak hartu genituen. Arazo berriak ekiditzeko hainbat ideia ere planteatu genituen eta taldea elkartu egin zen gure arteko harremana sendotuz. 


Hau da guri gertatu zaiguna, "saltamos por los aires"


miércoles, 7 de febrero de 2018


ARAZOEI AURRE EGINEZ PROZESUA ABERASTEN 


  Askotan arazoei beldur diegu eta aldaketak izutzen gaituzte. Gure segurtasun eremutik ateratzen gaituztelako ezegonkorrak direlako eta  konpontzeko edota eraldatzeko esfortsua eskatzen dutelako. Baina, horiei aurre egiteak, gure baliabideak indartzen ditu eta ezagutzak pilatzen ditu. Gure gaitasunei bide ematen die indarguneaz baliatuz eta indarguneak hornituz. 




  Hauei aurre ez badiegu egiten gure ikaskuntza prozesua eten egingo da. Eta garapenean eragina izango du. Guk sorkuntza prozesuan arazoak izan ditugu lana, behin eta berriz zuzendu izan dugu, emaitzarik hoberena eta zehatzena lortu ahal izateko. Baina egitan gure ikaskuntza prozesua, aldaketa horiek egiten ikasten burutu da. Gure sorkuntza prozesuan izan dugun arazo edo zailtasun handiena, marko teorikoaren egiturarena izan dena. Gure marko teorikoak, gai asko jorratzen ditu eta honek, bere luzeeran eragina izan du. Nahiko luzea zenez, izenburuak jarri genituen atalak ezberdintzeko. Baina zuzenketa baten feedbackean jaso genuen erantzuna izan zen izenburu horiek kentzeko testuaren barne egiturari jarraituz bete izenburu mota bat egiteko. Baino guk ulertu genuena izan zen guztiz kentzeko eta testuan sartzeko beraz, hala egin genuen. Baina lan guzti hori egin ondoren, ondorengoko beedback batean jaso genuen erantzuna zera izan zen: ez genuela lehen geneukana egin behar, hau da, titulo soila jarri behar. Baina ezta bigarren honetan egindakoa marko teorikoa testu luze bat parrafoetan banatuta izatea. Baizik eta, izenburu horiei forma ematea eta esangura sortzea atalen artean. Hau da, lehenengoan egindakoaren eta bigarrenean egindakoaren bitarteko zeozer. Guk bi muturrak jo ditugulako erditik pasa gabe. 


Baina esan behar dut, gaizki egin horretaz eta egiteaz beraz, ikasi egin dugula. Eta zaila suertatu eta kostatu arren, lortu egin dugula.


miércoles, 31 de enero de 2018


HAURREKIN KONTAKTUAN EGONIK ERREALITATEA PRAKTIKAREN BIDEZ EZAGUTU 


  Unibertsitateko azkenengo urtea izanik, hirugarren eta azken praktikaldia burutu berri dugu. Hiru hilabetekoa izan da eta honetan proiektu bat burutu behar izan dugu. Nik, denboraldi honetan Olabide ikastolan egon naiz  hiru urteko haurrekin. Ikastola horretara joatea erabaki nuen, pedagogia berri bat eraikitzen ari direlako eta nire ikaskuntza aberasteko, metodo berriak ikusi nahi nituelako. Momentu honetan eraikuntza prozesuan dauden arren, eta metodologia ezberdinetatik, ideiak hartzen dituzten arren, konfiantzaren pedagogian oinarria hartu dute.

  • Metodologia hau, pertsona ulertzeko eta begiratzeko modu jakin batetik abiatzen den esku hartze motan oinarritzen da, pertsona eta konfiantza hitzak azpimarratuz. Filosofia bat baino gehiago da. Alegia, pertsona ulertzeko eta begiratzeko modu batetik eraiki dugun esku-hartze mota bat; sinesten dena egunero praktikatzeko. Begirada oso garrantzitsua da, pertsonak ikusteko eta gorputza behar den momentuan esku hartzeko. Haien helburua, pertsonari bere hezkuntza-ibilbidean laguntzea da, bere buruarengan, besteengan eta ingurunean konfiantza izan dezan bere gaitasunak ahalik eta hobekien garatzeko. Baina horretarako, irakasleak eta gizarteak, testuinguru segurua, egokia eta atsegina sortu behar du.

  Taldekideak praktikaldietatik bueltatzerakoan, informazio trukaketa egin dugu eta ikastoletan ikusitakoa, bata besteari kontatu diogu. Honek, gure ezagutzen motxila betetzen du eta baliabide gehiago izatea baimentzen du. Batzuk antzeko esperientziak bizi arren, honako ideia eta metodologia ezberdinak ikusi ditugu: 

  • Txokoak: Gela txokoetan banatuta: sukalde txokoa, irakurketa txokoa, plastika txokoa, errutinen txokoa,… metodologia hau denbora luzean zehar eskola askotan zabaldua egon da. 
  • Pikler: Giza-ahalmenak garatzeko aukerak eskaintzen dituen metodologia da eta haurrarenganako errespetua izatea, zaintza-uneak aintzat hartzea, mugimendu autonomo librea onartzea eta maitasuna ezinbestekotzat hartzen du. Umea ikaskuntazren ardatza da, jolas librea bermatzen da eta mugimenduaren askoatasuna haurraren eskubide bezala hartzen da. 
  • Montessori: Giza-ahalmenak garatzeko aukerak eskaintzen dituen metodologia da eta ikaslearen jarduera librea indartzeari, zentzumenen garapena lantzeari, banakotasuna aintzat hartzeari, talde-lana bideratzeari, materialari eta gelako giroari garrantzia ematen dio. Piklerren metodologian bezala, umea ikaskuntazren ardatza da, jolas librea bermatzen da eta mugimenduaren askoatasuna haurraren eskubide bezala hartzen da. 

  Azken, praktikaldi honetan, esku hartze potentea egin behar izan dugu. Izan ere, hobekuntzarako proiektu bat diseinatzea eta gauzatzea izan da. Ni oso pozik geratu naiz emaitzarekin nahiz eta hasieran gaia bideratzea kostatu izan. Azkenean, "Gelan lasaitasuna bermatzeko" proiektua gauzatu dut eta emozioekin estuki lotuta dago. Hau hiru asteetan zehar burutu nuen eta bi ekintza ezberdin egon ziren: denbora zehatzean egindako jarduerak eta denbora ez zehatzean egindako jarduerak. Denbora zehatzean egindako jardueren artean, liburu kontaketa arruntak, liburu kontaketa bereziak, arnasketa ariketak, erlaxazio ariketak, dantzak, abestiak eta margolan musikalak egon dira. Eta denbora ez zehatzean gauzatutako jarduerak: artelanetan trebatzeko jarduerak, eguneroko sintonia, txontxongiloak, gelako lagun berria eta lasaitasunaren txokoaren filosofia berreskuratzea dira. Honen inguruan gehiago jakin nahi izatekotan, edota egindako jardueren garapen ezberdinak eta hausnarketak ikusi nahi ezkero, hemen klikatu dezakezu. 




martes, 30 de enero de 2018

DIZIPLINA GUZTIAK BATZEN DITUEN ELEMENTUA, "Adimen emozionala"


  Haurraren garapena, bi adimen motekin garatzen da. Alde batetik adimen arrazionala pentsaemendu kognitiboarekin estuki lotua dagoena eta beste alde batetik, adimen emozionala pentsamendu dibergentearekin harremanetan dagoena. Bigarren honek momentu oro gurekin dagoena da eta gure bizitza bideratzen duena. Irkasleen funtzioetako bat, haurrak arlo afektiboan eustea eta haien gertaera eta sentimenduei hitzak jartzea da. Gainera, haien garapen emozionalaren araberakoa izango da haien garapen globala. Emozioak eragin nabarmena daukatelako haurren egoeretan eta honek jarduteko eran beraz, jarduteko era horrek haurra era batean edo bestean ikastera eramango du. Hau bideratzeko, Redford Wiliams-ek (Williams, R. in Goleman, D. 1996) dioen bezala, haurrak haien buruaz kontzientzia izaten ikasi behar dute. Nortzuk diren, zer egiten duten eta zergatik jakiteko. Eta behin kontzintzia izanda, inpultsoak kontrolatzen ikasi behar dute, horrek haurrak ikasle konpetenteetan bihurtzen dituelako (Golenam, D. 1996). 

  Emozioak zeozer propioa eta pertsonala bada ere, gizartearekin harremanetan dago, gizakiak ez gaudelako isolatuak eta testuinguru baten menpe gaudelako. Beraz, kanpo eraginak ere eragin nabarmena izango du. Hau kudeatzeko, gaitasun sozioemozionalak garatu behar dira eta hori Haur Hezkuntzatik garatzea ezinbestekoa da. Gaitasun emozionalen eta sozialen hutsuneak, eguneroko bizitzako dilemak aurrera eramateko edota konpontzeko zailtasuna sortzen du (Fernandez, P., eta Extremera, N. 2005).  

  Honezkero, hezkunzta emozionala garatzen hasi beharra dago. Hau da, konpetentzia emozionalen garapena sustaztea beharrezko ezagutza multzoa, gaitasun eta jarduerak eskuratuz kontzientzia hartzeko, ulertzeko, adierazteko eta era egokian fenomeno emozionalak erregulatzeko (Bisquerra, 2008). Hezkunzta emozionala Haur Hezkuntzan lantzen hasi behar da, Bisquerrak (2009) dioen bezala, emozioak jaiotzen garenetik hil egiten garen arte gurekin daudelako. Beraz, emozioak muskulu bat entrenatzen den beste entrenatu beharko genituzke. Entrenatu baina emozio guztietatik igaroz. Ez daude emozio positiborik ez negatiborik, emozio atseginak eta desatzeginak baizik. Baina denak bizi behar dira (Romera, M. 2017).


Mar Romera - Haurrak, helduen ispiluak dira. Haurrak helduak egiten duten guztia errepikatzen dutelako eta horretatik ikasten dutelako. Ez zaizkie helduen erronkak jarri behar, haien erronkak aurkitzen lagundu baizik. Eta horretarako emozio guztiak bizi behar dituzte, bakoitza bere momentuan. Eta honen ondoren, "komentaren metafora" garatuko da. Haurrei hegan egiten lagundu behar zaie, gutxinaka haria askatu, eta denborarekin, haurra bakarrik hegan egitea lortuko du. Momentu horretan, heldua konturatzen da, bere lana ondo egin duela.

Gehiago irakurri nahi ezgero, hemen klikatu  eta nire hirugarren praktikaldietan egindako "Gelan lasaitasuna bermatzeko" proiektuan emozioen inguruko informazio gehiago aurkitu daiteke.

martes, 31 de octubre de 2017

HEZKUNTZA ARTISTIKOA ETA HAURREN MUNDUAREN BATERATZEA


  Hezkuntza artistikoa eta Haur Hezkuntzaren arteko lotura ezartzea ezinbestekoa da, diziplinartekotasunaren ildotik tiraka, elkarrekin funtzionatzerakoan munduaren globaltasuna ulertzen delako. Eta Ken Robinson-ek dioen bezala, hezkuntza artistikoari dagokinoez, irakasleak ardura izugarria daukate honen lanketarekin sormena garatzen delako. Ez dakigu etorkizunean zer gertatuko den, baina argi dago, arlo artistikoa lantzen ez bada, sormena hil egingo dela. Eta sormenik gabe, ez dago  pentsamendu ez kritikorik ez dibergenterik.




  Beraz, hezkuntza artistikoa jorratu nahian, denbora eskainiz gero aurkitzen dira emaitzak, honezkero, egin eta praktikatu beharra dago. Horretaz gain, haurrak arriskatu behar dira eta gauzak gaizki egin behar dituzte, bestela ez dutelako ezer berririk aurkituko. Akatzetatik ikasten dutelako eta esperientzia guztiak frogatuz lortuko dutelako benetako ikaskuntza global eta oso bat.



Sara Buho- Idazlea- (2018)


  Honekin lotuta doan printzipioa, mundua ezagutzeko, lehenengo eraiki behar dela da (Alan Kayk). Eta eraikitzeko modurik hoberena, Javier abad-ek dioen moduan, jolastea da. Jolastea ez baita denbora galtzea, ikaskuntza metodo bat baizik. Baina jolas horren kalitatea bermatzeko, arkitektura efimeroak sortu daitezke, non, haurrak bizitzarekin erlazioa nabarituko duten. Bizitzan dena desantolatua da eta eskolan ordea dena antolatua. Haurrei arreta deitzen diena, antolamendua da. Eta honezkero, antolamenduaren oinarrituta, desantolamendu bat eraiki behar da, era horretan, errealitateak ekintzaren barne egongo da. Egunero haurrak bizitzen duten beste harreman bat, helduekin da. Eta hori ere jolasaren bidezko ikaskuntza honetan sortu daiteke. Badago arte komunitarioa non helduak eta haurrak jolasean balio berdina duten. Eta batzuetan, haurra, helduen begirunetik aldentzeak bere garapen propioa sustatzen du. 

  Jolasa, kulturaren manifestazioa da eta honek testuinguratzeko leku bat behar du. Leku hau normalean helduak eratzen du eta haurrak jolasaren bidez hau eraldatu eta manipulatu egiten du. Behin eremua sortua eta jolasa hasita, heldua apaltasunez, baztertu behar da haurra esperientzia bizitzen utziz.



Javier Abad -Instalazioa-


  Heldua eta irakaslearen paeraren inguruan hitz egiten badugu, aukerak sortzea eta honen ostean desagertzea da. Desagetzea, presentzia izanez. Hau da, begiatzea, haurren ekintzak ezagutzea, baietza ematea, afektiboki haurrak eustea eta egiten edo sentitzen dutenari hitzak jartzea baina momentu oro, bidelagun moduan, haurra baita jolasten duena. Irakaslearen funtzioa beraz, prozesuen bidez haurren garapena lortzea da. Askotan ez dituzte objektuak behar eta gorputzarekin nahikoa dute. Gauza gutxirekin asko egin daiteke eta gaur egun gauden gizarteari erreparatuz, haurrak sobrestimulatuta daude (Jorge Drexler).

miércoles, 25 de octubre de 2017


DIZIPLINARTEKOTASUNEAN, IKASGAI GUZTIEN UZTARKETA EGITEA


  Ezagutzen motxila betetzen doan heinean, gero eta gehiago pisatzen du. Baina ezagutza guzti horien pisua arintzeko, ezagutzen arteko loturak egin behar dira. Gauzak isolatuak ez daudelako. Haien artean harremanak daude eta hauek ezartzea zaila izan daitekeen arren, hauek uztartzea oso baliagarria da, jasotako ezagutzak baliagarriak zentzua eskuratzeko eta hauen ulerkuntza bermazeko. Hau da, gure kasuan, hizkuntza artistikoa, teknologia berrien hizkuntza, gorputz hizkuntza, ahozko hizkuntza eta hizkuntza musikala ezagutu eta elkar-harremandu behar ditugu. 

  Artearen atzean, helburu pedagogiko batzuk daude eta hauek adierazteko, ahozko hizkuntzaren bidez azaldu daitezke, gainera, gorputzaren bidez adierazpenak egin daitezke artelan hori errepresentatzeko edota musikaren entzuketaren bidez, marraztu eta dantzatu daiteke, arte eta gorputz hizkuntzak garatuz. Teknologia berrien hizkuntzari dagokionez, aurreko guztiak bateratzeko baliagarria da, egindako adierazpena edo errepresentazioak gordetzeko, antolatzeko eta hauekin produzkio berriak egiteko ere. Hau, mundua globaltasun batean ulertzeko garrantzitsua da, gizartean harremanak ezinbestekoak direlako eta elementuak era isolatuan ezin direlako  ulertu.


"Las practicas docentes en general son el resultado final de un complejo conjunto de factores que, individualmemte, podrian considerarse menores, pero en conjunto forman un entorno muy dificil de demostrar" (Martinez, F., eta Ruiz, G. 2013)

martes, 24 de octubre de 2017


ADIBIDEZ HORNITUZ, SORKUNTZA PROZESUA ABERASTU


  Bilaketa egitearekin batera, dramatizazioan aditua den konpainia batekin harremana izan dugu, gure sorkuntza prozesurako ideiak hartuz eta ezagutza berriak eskuratuz. Honekin izan dugun lehenengo kontaktua, kubik antzezlana izan da. Hau, Teatro Paraisok egindakoa da eta honen inguruan egindako ikerkuntza ezagutu ondoren, antzezlana ikusi eta analisi bat egin dugu: 

- Beltzez jantzita doazen bi pertsonai daude eta umearen kolasa imitatzen dute. Hauek, Javi eta Rosa dira eta haien mugimendua oso lasaia da. 
- Ezenografian kutxak agertzen dira. Etxe bat irudikatzen dute hasiera batean baina antzerkia aurrera joan ahala, eremu ezberdinak sortuz hauek mugitzen dituzte. 
- Argi gutxi dago eta agerdi dena, goitik eta alboetatik sartzen da. 
- Ezena batzuk inprobisatuak dira. Haurren antzera jolas espontaneoa eraikitzeko eta honen momentuko zirrara sortzeko. 
- Autoreak haurrekin harremana sortzeko, hauek begiratzen dituzte.
- Materiala klasera eramateko, proposamen didaktiko bat daukate. 
- Estimuluak mugimenduaren bidez sortzen dira.
- Hasieran ez dago musikarik, baina antzezlana aurrera egiten duen heinean, hau agertzen doa.
- Hasieran ez dute hitzik egiten, souinuak besterik ez dituzte erabiltzen. Horretaz gain, askotan onomatopeien erabilpenera jotzen dute. 
- Egituraren aldetik, ez dago hasiera, garapena eta amaierarik, gertakizun ordenatuak dira, baina askok ez dute kontakizun jarrai bat osatzen. 
- Aktoreak, jarrera aktiboa daukate, momentuan bertan, irudiak produzitu egiten dituztelako.
- Pedagogiaren aldetik, etapa egozentrikoa errepresentatzen dute.
- Dialogo sinpleak sortzen dituzte haurrekin harremana sortzeko. 
- Haurrak egunerokotasunean egiten dituzten gauzak antzezten dituzte: eraiki, desegin, mugitu, elaboratu, proiektatu, sartu, atera, ...
- Haurren erantzunak nabariak dira. 
- Helduak haien paperetatik atera eta umeen lekuan jartzen dira. 


"Kubik"



Konpainia honek beste antzezlan interesgarri batzuk ere badauzka:  "En el jardin"



  Honen ostean, Teatro Paraisoko partaide bat, unibertsitatera etorri zen ekintza batzuk egitera eta antzerkiaren inguruan Gasteizen dauden baliabideak aztertu genituen. Ondoren, gure trebetasunak ezagutzeko praktika batzuk egin genituen eta hurrengo egunean, Teatro Paraisoko eraikuntzara joan ginen. Han, haurrekin antzerkia lanzten duen artista batekin praktika interesgarri batzuk egin genituen eta ondoren, antzezlan zoragarri bat ikusteko aukera izan genuen. Azkenik, esan beharra daukat, esperientzia hauek paregabeak izan direla, artista eta jakitunekin harremanak sortzerakoan, asko ikasi dugulako eta gure sorkuntza prozesuan onuragarria dela uste dudalako. 

jueves, 19 de octubre de 2017


IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA PROZESUAREN PARTE GIZA, HAURRA EZAGUTZEN


  Haurra, nerabezarora heldu ez den gizakia da. Eta bere aroa 0-12 urte bitartean ematen da. Honetan, bizitzaren garapeneko atalik garrantzitsuena ematen da, izan ere, haurrak, irakurtzen, idazten, hitz egiten eta entzuten ikasteaz gain, haien identitatea garatzen dute, garapen afektiboa eta fisikoa sortzen dute, garapen komunikatiboan aurrera egiten dute eta harreman sozialak eratzen dituzte. 

  Haurra, izaki indibiduala da, baina besteen ereduetatik ikasten du. Txikiak direnean, bizitzako lehenengo urteetan batez ere, imitazioaren bidez ikasten dute. Gerora, esperimentazioa ere, ikaskuntza prozesuaren ezinbesteko baliabidea bilakatzen da, bizipenen bidez, ezagutzak eskuratzen dituztelako. Kontuan hartu behar da, haur guztiak ez direla berdinak eta bakoitzak bere garapena daukan moduan, bakoitzak ere, ikasteko erritmo bat daukala. 

  Hitz egindako ikaskuntza prozesuaren barnean, haurrak dramatizazio prozesu jarrai bat bizi du, non pertsonaiaz mozorrotzen da edota pertsonai ezberdinak interpretatzen ditu, esate baterako, superheroiak, dantzariak, abeslariak, okinak, ... etab. Honen bidez, haurrak bere nortasunaren inguruko informazioa eskeintzen du eta izaten ikasten duen bitartean, den modukoa azaltzeko aukera dauka. 

  Dinamika hauek, sormena garatzen dute, haurren inplikazioa lortzen dute, norbera denaz baliatzen laguntzen die norberaren izaera eta talentuei leku emanez. Horretaz gain, egiten ari denaren kontzientzia hartzen dute, horren zergatia ulertuz eta zertarako egiten ari diren pentsaraziz. Oso garrantzitsua da, haurrak epaituak ez sentitzea, haiek, baloratuak, errespetatuak eta lagunduak sentu behar baitira. 



Haurrak etorkizuna dira: Haien hegalak zabaltzeko laguntza eskeini behar diegu eta askatasuna emanez, haien kabuz, hegan egingo dute sormena eta irudimena erabiliz, etorkizunerako gizaki osasuntsuak eratuz.  

miércoles, 18 de octubre de 2017


ADIERAZPENA KOMUNIKATZEKO BALIABIDEA


   Adierazpena, hitzekin nahiz mugimendu edo keinuekin, hau da, hizkunzta zein gorputza erabilita, sentimendu, emozio, ideia edota pentsamenduak esatea edo azaltzea da. Beste era batera esanda; besteak zu ulertzeko baliabidea edo herramienta giza ulertzen da. Herramienta honen erabilpena, era kontzientean zein inkontzientean egiten den praktika da. Era honetan, nork bere buruan daukana adieraziko du. Pratika hau burutzeko gehien erabiltzen diren adierazpenak, gorputz eta arte adierazpenak dira. 

  Baliabide honen garrantzia, Haur Hezkuntzatik azpimarratzekoa da. Izan ere, haurrak urte horietan, uneoro sentimenduak garatzen dituzte eta nola sentitzen diren jakiteko, behaketa ezinbestekoa da. Honezkero, sentitzen dutena ondo adierazteko, txikitatik landu behar da adierazpenaren arloa. Horretaz gain, adierazpena lantzea identitatean eta nortasunean eragin positibo nabarmena dauka. 

  Irakaslearen paperari dagokionez, giro egokia sortu behar du, eredu ezberdinak eman behar ditu (bera ededu nagusia dela kontuan hartuta, bidea egiten duena da) eta bera adierazten duenari eta nola adierazten duen moduari adrreta jartzea. Izan ere, irakasleak ez du egin behar haurrak egitea nahi ez duena.




"Adierazpenarena, ahozko hizkuntza ez dakiten pertsonekin ere komunikazioa garatzeko balio du, berdintasuna landuz"

martes, 17 de octubre de 2017


KOMUNIKAZIOA HARREMANETARAKO BALIABIDEA


  Komunikazioa, gizakiok daukagun gatasun bat da eta era sozialean eraikitzen den prozesu giza azaldu daiteke. Prozesu hau, dinamikoa da elkarrekintza bat ematen delako. Elkarrekintza horretan, informazio tukaketa bat ematen da. Informazio hori, igorleak sortu eta transmititzen du eta informazio hori jasotzen duen pertsona hartzailea da. Hitzegiten ari garen informazio horri, mezua deritzo. Eta hau, begien bidez, keinuen bidez, mugimenduen bidez,... transmititzen da. Hitzezko komunikazioa edo ez hitzezkoa erabiliz. Honezkero, ahozko komunikazioa, ikusizko komunikazioa, keinuen bidezko komunikazioa eta idatzizkoa transmititu daiteke. Ahozkoan, hitzen bidez, elkarrizketa, diskurtso, edo dena delakoa eratzen da, ikus komunikazioan, ikusitako elementu batek sortzen duenaz baliatzen da, keinuen komunikazioa, ikusi behar da eta gorputza erabli behar da eta azkenik, idatzizkoan, liburu, gutun eta horrelakoen bidez transmititzen da, hau da, irakurmenaren bidez gertatzen den prozesua da. Esan beharra dago, komunikazio hauetatik, ahozko hizkuntza dela gehien erabiltzen dena.

  Komunikazioa gertatzeko, elementu batzuk ezinbestekoak dira: Igorlea, hartzailea, mezua (zeinu sistemaren bidez, hizkuntzen bidez, ...), kanala (artifiziala edo naturala izan daitekeena), kodea eta testuingurua. Baina, argitu beharra dago, mezuak era argi eta eraginkor batean trukateaz gain, kodea dela, komunikazioa gauzatzeko elementu garrantzitsuena, hau, informazioa transmititzen duenak eta jasotzen duenak komuna izan behar delako mezuaren esanahia ulertzeko. Esanahia ulertzen bada, beste pertsonak ere ulertuko dugulako eta enpatia garatu ahalko duelako. Carls Roger-rek dioen moduan, enpatikoa izatea, ez da gure bizitza besteen bigietan islatuta ikustea, besteen begietatik mundua ikustea baizik.




Denborarekin, komunikazioa garatu egin da eta honen bidez, komunikazio mailen artean erlazio maila bat dago. Gainera, bi modalitate sortu dira: Analogikoa eta digitala. Hau, teknologia berrien sorrera eta garapenarekin estuki erlazionatuta dago (Paul Watzalawick). 

jueves, 12 de octubre de 2017


BILAKETAREN BIDEZ, EZAGUTZAK ABERASTU


  Dauzkagun ezagutzaz gain, uneoro, formakuntzan egon behar gara, ikaskuntza psozesua egunero aldatzen delako eta prozesu jarraitu bat delako. Gainera, sorkuntza prozesu bat egiterako orduan, gurea bezalakoa, hiru gauza oso argi izan behar dira. Zer komunikatu nahi dugun, nola komunikatuko dugun eta nori komunikatu nahi diogun. Izan ere, horrek, prozesuaren gehiengoa baldintzatuko du. Honezgero, komunikazioa zer den, adierazpena zer den eta haurra zer den bilatu izan dugu. Hauetatik informazioa jaso eta gelakideen aurean azaldu ondoren, talde guztiek jasotako informazioarekin batasun bat lortu genuen, bilaketa guztion artean aberastuz. 

miércoles, 11 de octubre de 2017

SORKUNTZA PROZESUA BIDERATU


  Sorkuntza prozesua aurrera egiteko, antzezlanaren istorioa sortu behar izan dugu. Beldurraren gaiari helduta, bost beldurretan oinarritu gara. Haurraren garapenarekin lotuta, orokorrean haur gehienak gainditzen dituzten beldurrak hartuta. Hau da, atxikimendua, pertsona ezezagunak, soinuak, iluntasuna eta amets gaizkotak. Bost beldur hauei helduta, protagonista sortu dugu. Ane deitzen da haur txiki bat da eta istorioa bere logelan gauzatzen da gau ilun batean. Haurra ezin du lo hartu, berdur ezberdinak agertzen zaizkiolako eta beldurren alde positiboaren errepresentazioari esker, beldur guztiak gainditzen doa, lotan geratu arte. 

  Istorioa sortuta izaterakoan, honekin lanean jarri gara eta honen prozesua, eta beste ikasgaien garapenaren lotura, Google site batean elkartu dugu. Eremu honetan, prozesuaren garapena ikusten da harremanetan beste ikasgaietan egin dugunarekin bat. Honen bidez, gure antzezlana hobeto ulertzeko informazioa aurki daiteke. Gure bizipenak eta prozesuaren momentu ezberdinak ageri direlako.

jueves, 5 de octubre de 2017


SORKUNTZARAKO PENTSAMENDU IREKIA IZATEA


  Sorkuntza burutzeko, ideia guztiak entzun eta baloratu behar dira. Eta horretarako, pentsamendua irekia izan behar dugu, hau da, edozein ideia entzuteko prest egotea. Eta gauzak beti begiratzen diren ikuspuntutik begiratu beharrean, beste ikuspuntu batzuk ikustea eta ulertzen saiatzea da pentsamendu irekia izatea. Hau da, begirada zabaltzea, honek aukerak zabaltzen dituelako.

  Gaur egun, gizarteak onartzen doan eta normalizatzen doan gai bat, generoaren eraikuntza da. Eta batez ere, transexualitatea. Ikerkuntza asko egiten hari dira, gizarteak pertsona hauek hartzeko dituzten jarreren inguruan eta pertsona hauen inguruan daukaten aurreiritzien inguruan. Guk jada, klasean, ikerketa hauetako batean laguntzeko test bat bete izan dugu. Non transexualitatea, homosexualitatea eta abarren inguruan galdetzen zen. 

  Aditu batzuen usteetan, transexualitatea, identitate sexualaren trastorno bezala katalogatzen da. Beste sexuarekin identifikatzen delako eta horrek, ondoez psikologikoa eta eremu sozialeko alterazioak sortzen dizkie (Esteva de Antonio, I., Gomez-Gil, E., Almaraz, M., Martinez, J., Bergero, T, Oliverira, F. eta GIDSEEN taldea, 2011). Honezkero, duela gutxirarte, transexualitate kasu gutxi ezagutzen ziren, jendeak, gaixotasun bat bezala hartzen zuelako. Denborarekin, hori aldatu da eta gero eta pertsona gehiago ausartzen dira daukaten "trastorno" horri aurre egiten. Eta egia da ere, gizarteak gero eta laguntza gehioago eskeintzen diela pertsona hauei. Kontuan hartu behar da, prozesua onartzea zaila dela eta askotan profesionalen laguntza behar dela, baina horregatik, pertsona hauek gizakion babesa sentitu behar dute. 


Hona emen, gure lurraldetik gertu gertatutako kasu bat: 



Eta hemen, aurreko bideoan ikusten den bezala, egoera erreal honetatik sortutako transexualitatearen inguruan hitz egiten duen haurrentzako ipuin zoragarria: 


                        


miércoles, 4 de octubre de 2017


SORKUNTZARAKO BALIABIDEAK JASOTZEN


  Sorkuntza aberasteko, kanpo eraginak behatzea eta hauen ikaskuntza garatzea ezinbestekoa da gerora, sorkuntza prozesuan erabili ahal izateko. Horregatik, Juan Cruz Arrosagarairekin, Photo shop-a erabiltzen ikasi dugu. Bi saio eman ditugu berarekin froga ezberdinak eginez. Ni aurretik, photo shop-a erabiltzen banekien (ez berak daukan mailan, baino tresna horrekin defendatzen naiz), izan ere, batxillergo artistikoan, argazkigintzako ikasgai bat burutu nuen. Dena den, saio hauetan, ezagutzen ez nituen edo gogoratzen ez nituen hainbat ezagutza ikasi ditut.

  Ezenatoki birtuala sortzea izan da, lehenengo frogetako bat. Gure taldean, baenekien ez genuela hori guren antzezlanean erabiliko baina, hala ere, frogak egin ditugu inspirazioa bilatzeko asmotan. Gifak egiten ere, ikasi dugu saio hauetan eta hau antzezlanean ere erabiliko ez dugun arren oso interesgarria iruditzen zait, lan batzuetan dinamismoa sortu daitekeelako. 

  Eta azkenik, stop motionen eredu batzuk erakutsi ditu eta hauen ondoren, berak momentu batean bat sortu du. Ostean, guk honekin frogak egin ditugu eta horrek, beste ikasgai batean (Ikusizko hizkuntza eta hizkuntza plastikoan) egin behar dugun stop motionerako baliagarria izan da eta saio honetan ikasitakoarekin, stop motion bat sortu dugu. Gainera, baliabide hau, antzerkian erabiltzeko aukera gehiago dagoela uste dut. Esango nukeen alde negatibo bakarra da, denbora asko eskeini behar zaiola ekoizpen bat egiteko, formakuntza eta jakintza asko ez baduzu.


"Ezenatoki birtuala sortzeko egindako proba"



"Ikusizko hizkuntza eta hizkuntza plastikorako egindako Stop motiona"



jueves, 28 de septiembre de 2017


SORKUNTZAN LAGUNDU DEZAKETEN BALIOAK ETA OZTOPATU DEZAKETEN ERRESISTENTZIAK AZTERTZEN


  Prozesu bat hasterako orduan, oso argi izan behar ditugu norberaren ahulguneak eta indirguneak. Izan ere, hori identifikatuta, ahulguneak indartzen laguntzen duten baliabideak lortu daitezke. Era horretan, ahulgune guztiak gainditu ez arren, hauek hobetzen saiatu gaitezke, betiere, hauek identifikatzen baditugu. Bestalde, indarguneak ezagututa, egin beharrekoan indargune horietan oinarrituta aberastu daiteke egin beharreko prozesua eta emaitza. Egin beharreko horretan arlo gutxi jorratzen badira ere, jorratzen diren arloak ondo landuak egon behar direlako eta lantzen diren gutxi horietan sakondu beharra dagoelako.


ERRESISTENTZIEI dagokionez, nire aldetik behintzat sorkuntsa prozesuan eragin negatiboa izan dezaketen  ezaugarriak: 

- Importantzia: Gauza guztiei garrantzia ematen diodalako eta batzuetan, garrantzi handirik ez daukan zeozer nire buruan bueltaka gelditzen delako. 

- Exijentzia maila altua: Askotan, exijentzia maila altua daukadalako eta proposatutakoa lortzen ez denean fustrazioa heldu daitekeelako. Gainera, talde lanean egoterakoan, kontuan hartu behar da guztiok ez daukagula exijentzia maila berdina, beraz horrek, gatazkak sortu ahal ditu.

- Aldaketari beldurra: Aldaketak daudenean, hauek barneratzea asko kostatzen zait edota, ideiaz aldatzea bata oso sartuta daukadanean, trantzizio prozesu hori oso zaila egiten zait.

- Inpazientzia: Dena atzorako eginda nahi dut eta horrek bizkortasuna eskatzen du. Askotan gauzak azkar egiteak, honen kalitatean eragin negatiboa sortzen du. 

- Perfekzionismoa: Egiten dugana, ahalik eta hoberen egitea nahi dut eta, egindakoa mila aldiz aldatu behar bada, aldaketak egitea kostatzen zaidan arren, behar diren aldaketa guztiak egingo ditut, emaitza hoberena lortzeko asmotan.





BALIOEI dagokionez ordea, nire aldetik, honako hauek lagungarriak izan daitezkeela uste dut: 

- Sormena: Nahiko garatua daukat, edozein momentutan sortu dezaket istorio bat edota gauzak sortu eta ekoiztu dezaket. Baina horretaz gain, momentu batzuetan ispirazioa ematen didanean, zoro moduan ideiak nire buru barruan sortzen dira. Hau oso, aberasgarria dela uste dut, ideia hauetako askotatik abiatu gaitezkeelako edota inspirazioa ideia hauetatik hartu. 

- Zoriontasuna: Bizitzan zoriontsu bizitzen naizela uste dut. Alde txarrei aurpegi ona jartzen eta arazoei, optimismoaren bidez irtenbideak emanez. Hau, bizikidetza honetzen duela uste dut. 

- Askatasuna: Nahiko libre bizi naizela uste dut eta hori aukera asko ematen didan arren, erabakiak hartzea ere eskatzen dit. Bizipenak sortzen ditu eta hauetatik, niri bizitzea guztatzen zaidan modua besteoi ere bizitzen usten diet. 

- Konpromisua: Hitza ematen badut, beti betetzen dut, edo behintzat saiatzen naiz. Uste dut, konpromisoa errespetuarekin bat doala eta hau es betetzeak, beste pertsonekin elkarlanean egonda errespetu falta dela uste dut. Horretaz gain, norberarekiko konpromesua izatea ere, garrantzitsua dela uste dut. Horregatik, nik helburu batzuk jartzen ditut eta hauek lortzen saiatzen naiz. 

- Zirrara: Gai anitzengatik nabari dut ezaugarri hau. Gauza asko interesgarriak iruditzen zaizkit eta hori ikaskuntzaren motorra dela uste dut. Beraz, norberak bere interesetako gaietatik at zirrara izatea, eta besteoi ere zirrara sorrarastea oso garrantzitsua da. Batez ere, irakasle lanbidean.




miércoles, 27 de septiembre de 2017

PENTSAMENDU DIBERGENTEA ERABILITA SORKUNTZA PROZESUAN MURGILDU


  Sormena eta irudimena erabiliz, hau da, pentsamendu dibergenteari bide emanez, sorkunutza prozesu bati bide eman diogu. Honek, helburu giza antzezlan bat burutzea du. Eta horretarako, aldez aurretik,  hainbat elementu prestatu behar dira. Horretarako oso argi dugu, burura etortzen zaizkigun ideia guztiak baloratu behar ditugula eta hauen artean erabakiak hartu behar ditugula. 

  K6 diziplinarteko lanari hasiera emateko, esan bezala, ideia jario bat izan dugu baina hasieratik genekien emozioen inguruan lan egin nahi genuela. Hasierako momentu honetan, taldekide guztion ideiak kontuan hartu ditugu, aurrera, lan honi denbora asko eskeiniko zaiolako eta gustatzen ez zaigun zeozerrekin lan egitea oso zaila da. Beraz, asko hitz egin ondoren, abiapuntutzat, beldurra gaia hartu dugu. Beldurra, ezinbesteko ezaugarria da haurraren garapen ebolutiborako, eta beste alde batetik, pertsona baten bizitzako ezaugarri jasanezina izan daiteke (Sardin, Chort, Vaiente eta Santed, 1997). Batzuetan beldurra sentitzen dugu eta ez dakigu zergatik. Baina, ez gara larritu behar beldurra izateagatik, honek arriskuen aurrean babesten gaituelako (Manzano eta Gutierrez, 2010).

  Beldur guztiak ez dute eragin berdina haur guztietan nahiz eta askotan beldurrak garapen orokorrarekin bat egiten duten. Izan ere, bakoitzak bere garapena dauka eta horregatik pertsona guztiek ez dituzte beldur berdinak (Valiente, Sandio, eta Chorot, 2001). Era berean, bakoitzak beldurrei bere erara aurre egiten die. Beldurrak bizitza osoan zehar esperimentzatzen diren arren, Haur Hezkuntzan batez ere, paper garrantzitsu bat hartzen dute haur gehienek beldur nagusi bat daukatelako. Beraz, guzti hau kontuan izanda, gure proposamen dramatikoan emozioak eta bereziki beldurra da sorkuntza prozesuaren motorea eta protagonista.




"Beldurrak gainditu ezean hauekin elkarbizitzen ikasi behar dugu"

miércoles, 20 de septiembre de 2017


KOMUNIKAZIOA HIZKUNTZA EZBERDINETAN OINARRITZEN DA



  Komunikatzen garenean, gehienetan ahotsa erabiltzen dugu. Dena den, ez da komunikatzeko erabiltzen dugun baliabide bakarra. Gorputz hizkuntza, arte hizkuntza, hizkuntza musikala eta teknologia berrien hizkuntzak ere komunikazioan laguntzen gaituzte. Beraz, hizkuntza ezberdinak erabili ditzazkegu komunikatzeko eta hauen erlazioak eginez, komunikazio eraginkorra lortu daiteke. Egia esan, pertsona bakoitza, hizkunzta zehatz batekin identifikatuagoa sentitzen da. Nire kasuan, gorputz hizkuntzarekin eta arte hizkuntzarekin erlazio estua daukat. Betidanik, dantzatu izan dut eta hori delako nire adierazpenerako modurik nagusiena, izan ere, mugimenduak askatasuna ematen dit eta honezkero, harremanduta sentitzen naiz gorputz hizkuntzarekin. Arte hizkuntzari dagokionez, marrazketa klaseetan murgilduta egon naiz txikitatik eta batxilergorarte formakuntza hori jarraitzeko aukera izan dut. Gainera, nire etorkizuna bideratzerako orduan, momentu batean, barne diseinua ikasteko grina sortu zitzaidan eta honetan bukatu ez arren, nire denbora librean, marrazkiak egiten aritzen naiz, lasaitasuna ematen didalako eta nire pentsamenduetan murgiltzeko momentu bat eskaintzen didalako.



  Hau estuki erlazionatuta dago gure buruaren bi aldeekin. Hau da, pentsamendu dibergentea eta pentsamendu konbergentea. Konbergenteak, lenguaiaren alderdiari erreparatzen dio ikasteko eta antolatzeko beharrezko mekanismoei. Eta dibergentea ordea, sorkuntza eta irudimenari erreferentzia egiten dio. Nik harremanetan sentitzen naizen hizkuntza horiekin pentsamendu dibergenteak harreman estua dauka eta Romok dioen bezala, "Creatividad es una forma de pensar cuyo resultado son cosas que tienen, a la vez, novedad y valor" (Romo, M., 1997). Horregatik pentsamendu dibergentea da hain garrantzitsua, hau garatzeak, pentsamendu berritzailea garatzen laguntzen duelako eta horrek, bizitzako aldaketa eta arazoei aurre egiteko baliabideak ematen dituelako, bizitzan erabakiak hartzen laguntzen duelako eta norberaren gustuak arakatuz, benetan gustatzen zaion bidetik gidatuz, barne motibazioa agertzen delako.




  Argazki horretan, argi ikusten da, pentsamendu dibergentean, ideia anitzak daudela eta horri sormenaren oinarria dela. Baina irudiak beti ez dira berdin interpretatzen. Batzuetan, zehatzak izan behar gara helburu bat izanik hau helarazteko nahiarekin, baina beste batzuetan, irudi irekiaz baliatu behar gara, irakurpen ezberdinak lortzeko, hori baita sormena garatzea. Honen haritik, irudiaren munduaren inguruko gogoetari helduta, Forres Pedagogia de la imagen testua nahiko interesgarria suerta daiteke.  


jueves, 14 de septiembre de 2017


ZER DA IRAKASLE ONA IZATEA?


- Gogoak jartzen ditu haurrak motibatzeko ahalmena eginez.
- Enpatikoa da eta haurren sentimenduak kontuan hartzen ditu.
- Haurren garapena ezagutzen du eta haien erritmoa errespetatzen du.
- Haurren ikaskuntzan murgildu egiten da. Inplikazioa erakutsiz.
- Haurren ikaskuntzaz arduratzen da.
- Egiten uzten die.
- Irakasleak etengabeko formakuntza dauka.
- Haurrak sentitzen dutenari eta gertatzen zaienari hitzak jartzen die.
- Kritikoa da eta egiten diren gauzak zalantzan jartzen ditu.
- Gertutasuna eta afektua erakusten du.
- Metodologia berritzaileak analizatzea eta kontuan hartzea.
- Umorea izatea, seriotasun baten barruan.
- IZATEA.
- Bokazioa izatea.
- Eskuzabala izatea.
- Era aktibo batean lan egitea eta kreatiboa izatea betiere, haurrak sortzen utziz (Javier Abad).
- Beste irakasleekin kontaktua, harremana eta komunikazioa izatea.
- Aniztasuna eta inklusioa bermatzea.
- Pentsamendu irekia izatea.
- Begirada zabaltzea eta  gertatutakoarekin azterketa egitea.
- Estereotipoak ez transmititzea eta ez erreproduzitzea.
- Bere burua ezagutzea eta nondik gatozen jakitea.


" Haurren gaitasunetan konfiantza gutxi eta presa asko dago" (Herran)


Iban demon "Irakasle baten ezaugarriak"


Ikaskuntza-irakaskuntza esanguratsua lortzeko sei klabe:


  • Kalitatea eta zaintza oso gertu daudela kontuan hartzea (zaintza, erritmoa, begirada).
  • Gorputza eta esperientzia bibentzialak kontuan hartzea.
  • Emozioak kontuan hartzea, hauek gabe ikaskuntzarik ez dagoelako .
  • Hizkuntza artiztikoa eta hezkuntza harremanetan daudela kontuan hartzea.
  • Jolasaren garrantzia ez gutxiestea.
  • Metodoak garrantzia daukala jakitea, baina ez da ezaugarrri bakarra. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, faktore askok  daukate eragina.



  • "Irakasle baten funtzioak eta atazak"